eues

Albistea

Lurzoruen Kontserbazio Programaren 2022ko kanpainaren emaitzen aurkezpena eta 2023ko kanpainaren hasiera

Lurzoruen analisirako landa lana herritarren zientziaren testuinguruan

Lurzorua funtzio ugari betetzen dituen baliabide naturala da, eta horietako asko ezin bestekoak gizakiarentzat: elikagaien hornidura, mantenugaien birziklapena, ura eta airearen kalitatearen erregulazioa eta abar. Hala eta guztiz ere, haien egoera ezezaguna da neurri handi batean.

Testuinguru horretan, Lurzoruen Kontserbaziorako Herritarren Zientzia Programak Gasteizko udalerriko lurzoruen osasun-egoera ezagutzea eta diagnostikatzea du helburu. Horretarako, prestakuntza-saio batzuen ondoren, parte-hartzaileei tresna bat ematen zaie – Nekazal Ekosistemen Osasun Txartelak (NEOT) – lurzoruen osasun-egoera diagnostikatzeko eta osasun-egoera horren bilakaera eta nekazaritza-praktiken inpaktua ezagutzea. NEOTen bidez nota orokor bat ematen zaio lursail bakoitzari, zeina adierazle zehatzagoen multzo baten batezbestekoaren bidez lortzen den. Adierazle horiek lurzoruaren egoera fisiko-kimikoa, biodibertsitatea, laborearen sendotasuna eta klima aldaketa arintzeko egiten duen ekarpena baloratzen dute.

2023ko apirilean, CEAk antolaturik, NEIKERek online aurkezpen bat eman zuen 2022ko Lurzoruen Kontserbaziorako Herritarren Zientzia Programako kanpainako laginketetan lorturiko emaitzak azaltzeko. Emaitzen eta horien azterketa-txostenaren aurkezpenaz gain, zalantzak, galderak eta ekarpenak egiteko gune bat ireki zen.

Laburbilduz, 2022an, aurreko lau urteetan ez bezala, laginketa gehienak lurzoru degradatuetan eta basoetan egin ziren, baratze eta laboreetan egin beharrean. Oro har, aurreko kanpainetan lortutako emaitzak berretsi dira, lagindutako lurzoruaren parametroen, aldagai klimatikoen eta erabilera motaren arteko eraginari dagokionez. Emaitzen artean, adibide bat aipatzearren, zizareen ugaritasuna eta makrofaunaren aniztasuna positiboki erlazionatuta daudela frogatu zen. Aitzitik, sarkortasunak infiltrazio-denborarekin korrelazio negatiboa izan zuen; hau da, lurzorua zenbat eta trinkoagoa izan, orduan eta denbora gehiago beharko da euri-ura iragazteko.

Lanaren analisia erakusten duen grafikoa

Neurtutako parametroen (gezien) arteko erlazioa erakusten duen analisia. Zirkulu beltzak egindako laginketak dira.

2023an Lurzoruen Kontserbaziorako Herritarren Zientzia Programaren edizio berri bat jarri da martxan, eta Vitoria-Gasteizko udalerriko 25 lursail baino gehiago lagintzea aurreikusi da. Horrekin, herritarrek lurzoruak kontserbatzeko eta babesteko lanetan lagundu dezaten sustatu nahi nahi da eta, horrez gain, parte-hartzaile bakoitzak emandako datuen bidez, udalerriko ingurumen-egoeraren ezagutza handitu nahi da.

Kanpainen guztizkoan, dagoeneko 300 laginketa baino gehiago egin dira. Proiektuaren informazio osoa programaren webgunean kontsulta daiteke.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala