eues

Albistea

Lurzoruen eraberritzeari buruzko ikastaroaren programa zehaztu da jadanik

CEAren Green Labek, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, ikastaro bat antolatu du urriaren 9an eta 10ean Olarizuko etxaldean, EHUren Udako Ikastaroen testuinguruan. "Nuevas tendencias en restauración de suelos degradados III: metales, compuestos orgánicos y humedales artificiales" izenburupean, alor horretan dauden azken aldiko joerak eta zenbait tokitan izan diren kasu praktikoak analizatuko dira.

Lehen egunean lindanoa eta antzeko beste kutsatzaile organiko batzuk aztertuko dira. Saioa “green remediation” alorrean aditua den Carlos Pachón ikertzaile estatubatuarrak irekiko du. Arratsaldean landa bisita bat egingo da fitoerremediazioaren esparruko teknikak esperimentatzen ari diren zenbait lursailetara.

Bigarren egunean metalen deskutsatzea eta ur kutsatuak garbitzeko hezegune artifizialak sortzea aztertuko da. Kanadako Michel Labrecquek zeregin horietan sahatsek dituzten bertuteak azalduko dizkigu.

Hitzaldietan Aragoiko, Kataluniako, Belgikako, Portugalgo eta Euskal Herriko beste kasu batzuk ere azalduko dira.

Hitzaldiak gaztelaniaz edo ingelesez izango dira eta aldi bereko itzulpena egongo da.

Udako ikastaroa EHU CEA lurzoru degradatuak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala