Lorategi komunitarioak

Hasiera: 2016
Eremua: Tokikoa
Zertan datza?
Haien xedea da hiriko espazioei lorezaintzaren eta paisaiaren ikuspuntutik eduki handiagoa ematea, horretarako lorezaintza jasangarriko praktikak erabiliz, eta komunitate loturak sendotzea.
Ekimen honen bidez, auzoko biztanleek lorategiak planifikatzen, gauzatzen eta mantentzen dituzte, pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetuko dituen ingurunea sortzeko horrela.
Lorategi komunitarioak kultura trukerako, ikaskuntza partekaturako eta elkartasun eta lankidetza balioak sustatzeko topagune dira. Auzoan gizarte loturak, belaunaldien arteko eta kulturen arteko topaketa, esperientzien trukeak eta zaintzen beharra sustatzen dituzten gune biziak dira.
Espazio horietan, askotan, lorezaintzari, biodibertsitateari, lurzoruaren zaintzari eta abarri buruzko tailerrak eta jarduerak programatzen dira. Horrela, auzoko bizitza animatzen dute, kide izatearen sentimendua indartzen dute eta komuna zaintzeko betebeharra sustatzen dute.
2025eko ekainean lau lorategi komunitario aktibo zeuden Gasteizen, eta proposamen berriak lantzen ari dira orain.