Lorategi komunitarioak

Emakumeen Falerinako baratzea

Avenida Santiago
Oihaneder Kulturuneko Falerina Lorategietan kokatutako berdegune batean, hiri baratze bihurtu da, naturaren eta bizitza komunitarioaren arteko harremana sustatzeko asmoz.

Sorginenea Emakumeen Etxearen ekimena da. Emakumeen ahalduntzea, berdintasuna sustatzea, hainbat jatorritako pertsonen integrazioa edo indarkeria matxistaren aurkako borroka helburu duten erakundeek hartzen dute parte.