Lorategi komunitarioak
Judimendiko baso jangarria

Done Jakue hiribideko parterre batean dago kokatuta. Baso jangarri bihurtu dute auzokoek, fruta-arbolak (sagarrondoak, udareondoak, aranondoak, gereziondoak), zuhaixkak, landare usaintsuak eta baratze-laboreak gehituta.
Judimendikoak Auzo Elkarteak kudeatzen du. Berdegune komunitarioa da: nahi duten boluntarioek fruta-arbolak eta landare jangarriak landatzen dituzte, hiriko biodibertsitatearen oasi bat sortzeko, naturaz ikasteko eta gozatzeko leku bat eskaintzeko, eta auzoko komunitate ehuna indartzeko.