eues

Albistea

Lurraldeko hainbat eragile Goiurin bildu ziren Arabako Lautadan Biosferaren Erreserba bat sortzeko aukeraren inguruan hausnartzeko

Uztailaren 1ean “Biosferaren Erreserba Arabako Lautadan: gure lurralderako aukera bat” jardunaldi parte-hartzailea egin zen Goiouri jauregian, Gasteizko Udalak lurraldeko eragileen ekimen honi buruzko ekarpenak jasotzeko.

Borja Rodríguez Ingurumeneko zinegotziak inauguratu zuen ekitaldia, eta adierazi zuenez, “Arabako Lautadan Biosferaren Erreserba berri bat izendatzeak koadrilan dauden ekosistema sozial eta natural baliotsuak zaintzeko eta babesteko beharrari erantzuten dio, bai eta garapen jasangarria eta ingurumen hezkuntza sustatzeari eta hiri munduaren eta landa munduaren arteko desorekak murrizteari ere. Arabako Lautadak biodibertsitate aberatsa du, neurri batean dagoeneko babestuta dagoena, eta Biosferaren Erreserba izendatzeak habitat kritiko horien kontserbazioa indartuko du, espezie askoren biziraupena bermatuko du, eta, horrekin batera, gure landa-ekosistemaren biziraupena.”

Haren ondoren, Cristina Monge trantsizio ekologikoan eta kalitate demokratikoan ikertzen duen politologoak eta Complutense Unibertsitateko irakasleak esku hartu zuen, biosferak lurraldeen garapenerako dituen aukerak azpimarratzeko.

Gainera, Natalia Beltran OAPNko Nazioarteko Harremanen Zerbitzuko (Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa) buruak hitz egin zuen, eta elkarrizketa-mahai bat programatu zen, biosferaren beste erreserba batzuetako esperientziak zuzenean ezagutzeko, hala nola Urdaibaikoa, Mariñas Coruñesas eta Montsenykoa.

Jardunaldiari amaiera emateko, partaidetza-dinamika bat egin zen, Arabako Lautadan lurraldeko hainbat eragileren artean biosferaren erreserba bat bultzatzeko aukerak sorrarazten dituen iritziak eta hausnarketak biltzeko.

Ekitaldi hau Arabako Lautadarako Biosferaren Erreserbaren izendapenean aurrera egiteko Udalak abian jarritako lan-ildoan dago. Ideia hau udal gobernuak eta EH Bilduk adostutako aurrekontu akordiotik sortu da, eta 50.000 euroko aurrekontua du proposamenaren hasierako garapenerako.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala