eues

Albistea

Holisoils proiektuaren balantzea 2023. urtean: Gamizeko lurzati esperimentalean egindako jarduerak

2021eko urrian abian jarri zenetik, HoliSoils proiektu europarrak (Europako baso-lurzoruak kudeatzeko, modelizatzeko eta haien jarraipena egiteko jardunbide holistikoak) helburu nagusi hau izan du: lurzorua kudeatzeko jardunbide holistiko berriak identifikatzea eta probatzea, zeinak lagungarriak izan baitaitezke klima-aldaketa arintzeko; basoak egokitzeko, aldaketa horri aurre egiteko xedez, eta giza mantenurako eta ongizaterako funtsezkoak diren zerbitzu ekosistemikoen hornidurari eusteko.

Gamizko mendi publiko batean lurzati esperimental bat ezarri zen, erkametzez osatua, eta bertan zenbait datu biltzen ari dira, lurzoruaren biotari buruz (mikroorganismoak, mikrofauna, mesofauna, makrofauna), lurzoruaren propietate fisiko-kimiko eta hidraulikoei buruz, landarediari buruz, meteorologiari buruz, orbelaren ekoizpenari eta deskonposizioari buruz eta sustraiei buruz; orobat, lurzoruaren CO2ren ekoizpena monitorizatzen ari da, baita lurzoruaren tenperatura eta hezetasuna ere.

Zehazki, 2022ko urrian, orbel-tranpak ezarri eta lagindu ziren bi lurzati motatan: kontrola (zuhaitz guztiak dituzten lurzatiak) eta bakantzeak (zuhaitzen % 50 duten lurzatiak), aireko biomasaren ekoizpena zenbatesteko. Tranpek 1,5 m2 inguru estaltzen dute, eta 6 tranpa jarri ziren lurzati bakoitzean, 48 guztira.

2022ko azaroan, halaber, estazio meteorologiko bat instalatu zen lurzatian, tokiko klima-aldagaiak monitorizatzeko.

2023ko hasieran, berriz, poltsa batzuk jarri ziren orbela lurrean nola deskonposatzen den ikertzeko, 24 hilabetez (Swift metodoa, 1989). Poltsa horiek 2 sare-neurri desberdin dituzte (lurzoruko fauna baztertzeko milimetroak), eta 6 gramo orbel lehor sartu zen horien barruan, 6, 12 eta 24 hilabeteren buruan jasotzeko. Lurzati eta tratamendu guztietan 4 erreplika ezarriz gero, 480 poltsa orbel lortuko dira guztira. 2023an, 6 hilabeteko epeari dagozkion poltsak jaso ziren.

2023ko maiatzean, lurzorua lagintzeko hirugarren kanpaina bat egin zen (2. aldia), eta kimika, komunitate mikrobianoak, mesofauna, mikrofauna eta makrofauna aztertu ziren.

2023ko abenduan, hosto gehien erortzen den aldian (urria eta azaroa) tranpetan eroritako material guztia bildu zen. Ondoren, orbela giro-tenperaturan lehortzen da, eta biltegiratzen, geroago analizatzeko. Zuhaitzek sortzen duten orbelaren kuantifikazioa funtsezkoa da lurzoruari egiten dioten ekarpena kalkulatzeko eta, beraz, karbono ekarpenak kalkulatzeko karbonoa finkatzeko ereduetan.

Basoan jasotako hostoen laginak

Basoan jasotako hostoen laginak.

Lurzatian jarritako orbel-tranpa

Lurzatian jarritako orbel-tranpa.

Esperimentu horiek guztiak aldi berean egiten ari dira Frantzian, Espainian eta Errumanian, Quercus pubescens, Quercus faginea eta Quercus petraea espezieekin, hurrenez hurren. Horri esker, eskualde biogeografiko desberdinetako haritz-basoen emaitzak elkarren artean kontrastatu ahal izango dira.

Atlantis proiektua: lehorteari eta basoen kontserbazioari buruzko ikerketa Gasteizen

Gamizko lurzati esperimentala, halaber, lagungarri izan da Atlantis proiekturako, zeinak basoek lehortearen aurrean duten erantzuna ikertzen baitu. 2023ko abenduan egin da azken urratsa: Gamiz eta Monasteriogurenen lehortea simulatzeko metodo gisa 2023ko maiatzean jarritako euri-baztertzaileak kentzea.

Lurzatian instalatutako euri-baztertzaileak

Lurzatian instalatutako euri-baztertzaileak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala