eues

Albistea

Hobekuntzek aurrera darraite Eraztun Berdean, Udalaren Enplegu Planei esker

Olarizuko baratzeetako zenbait lursail goldatu eta konpondu dituzte langileek, eta ondoren ongarri berdeak -oloa, ekilorea, basarbia- erein dituzte. Bestalde, medeatze azidoak gehitu zaizkie baso eta sastrakadi mediterraneoei eta beste mantenimendu lan batzuk egin dira: sasiak soiltzea, berotegiak jorratzea, heskaiak moztea, etab. Horrez gain, lorategi botanikoan Prunus lusitanica espeziearen basoa landatu da.

Bide berdeei dagokienez, PhytoSUDOE proiektuak Jundizeko industrialdearen ingurunean konpondu zituen zenbait lursailetan mantenimendu lanak egin dira. Ureztatzeak eta soiltzeak egin dira eta mikorrizak gehitu zaizkie sahatsei eta makalei, landareen garapen sinbiotikoa sustatzeko. Aztegietan eta Arkaian ere lan txikiak egin dira: lehenaren ingurunean landaketa misto bat egin da ezponda batzuetan, eta bigarrenean sahats aldaxkak ipini dira errekaren ertzean. Aldi berean, iaz Jundizeko muinoan egindako landaketa batean mantenimendu lanak egin dira.

Aurrekoaz gain, zuhaitzak neurtzeko lanei ekin zaie, i-Tree izeneko tresna informatikoaren bitartez zerbitzu ekosistemikoei buruzko ikerlan bat gauzatzeko. Tresna hori erabilita, zuhaitzek bahitutako eta biltegiratutako CO2 kantitatea, saihestu duten jariatze uraren kantitatea eta airetik kendu duten kutsatzaile kantitatea kalkula daiteke. Zuhaitzek eskaintzen dituzten zerbitzuek dirutan duten balioa ere kalkulatzen du. Enplegu Planeko langileek ikasi dute neurketa tresnak erabiltzen.

Beste alde batetik, gizarte hezitzaileak langileen segimendua egiten jarraitu du, haiek dituzten eskariei kasu egin die eta langileburuei laguntza eman die kudeatzeko konplexuak diren egoeretan. Sasoi honetan prestakuntza saioak egin dira langileek lanpostuko funtzioak betetzeko behar dituzten abileziak eta ezagutzak eskura ditzaten, eta beste saio batzuk gaitasun pertsonalak (taldekako lana, etab.) lantzeko etorkizunera begira.

Enplegu Planak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala