Albistea

Vitoria-Gasteizko hezkuntza komunitatea lurzoruaren osasunaren jarraipenean inplikatuko da URSOILL proiektuaren bidez

2026ko maiatzean, lurzoruaren alfabetizazioari (soil literacy) lotutako hainbat jarduera egin ziren URSOILL Europako proiektuaren esparruan. Gastezi mailan CEA eta Udaleko Hezkuntza Zerbitzua dira partaide proiektu honetan.

Jarduera lau ikastetxetan garatu zen: Zaramaga Haurreskola, Zabalgana Haurreskola, CEIP Judimendi HLHI eta CEIP Arriagako Haritza HLHI. Otsailaren 20an egindako kosorkuntzako prozesu baten bidez hautatu ziren ikastetxeak, patio naturalizatuak dituztenen artean.

Lehen urrats honetan, hezkuntza komunitateak beren patio naturalizatuetako lurzoruen ezagutzan eta jarraipenean inplikatu nahi izan ziren. Horrela, lurzoruaren garrantziari, funtzioei eta osasunari buruzko dibulgazio edukiak eman ziren eta, bestalde, herritarren zientziako programak lurzoruaren osasuna ezagutzeko duen kit-aren laginketa praktikoen erakustaldiak izan ziren.

Ekintza hauen helburua da hiri lurzoruei buruzko ezagutza hezkuntza komunitatera hurbiltzea eta ikastetxeek beren patio naturalizatuen osasunaren jarraipenean parte hartzea sustatzea. Horretarako, laginketarako kit-a, dibulgazio materiala eta metodologiak eskaini zaizkie, jarraipen kanpainak modu autonomoan garatu ahal izan ditzaten.

Ekimenak interes handia piztu zuen hezkuntza taldeen artean, bereziki lurzoruaren jarraipen hori patioen proiektuak indartzeko eta ikasleen ingurumen hezkuntzako esperientziak aberasteko aukera gisa identifikatzen duten ikastetxeetan.

Ekintza hauen bidez, ikastetxeek hiri lurzoruen behaketan eta kontserbazioan duten parte-hartzea sustatzen jarraitzen du URSOILL proiektuak.

URSOILL (ID 101219012)

Co-funded by the European Union. Views and opinions expressed are however those of the author(s) only and do not necessarily reflect those of the European Union or CINEA. Neither the European Union nor the granting authority can be held responsible for them.

Interesa dakizuke