Herrandarren kalea birnaturalizatzeko proiektuari esker bulebar berri bat irabaziko du hiriak, orainarte baino berdeagoa eta batez ere oinezkoentzat
Gasteizko Udalaren Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak Herrandarren kalea goitik behera aldatzeko diseinua osatu du, eta orain udal-gobernua obrei ekin ahal izateko beharrezko finantziazioa Europako suspertze-funtsetatik lortzeko lanean ari da. Laguntza horien artean badira ekosistemak eta horien baitako biodibertsitatea zaindu eta berreskuratzeari zuzenduak, bai eta hiriguneetan azpiegitura berdeak egiteari ere. Herrandarren kaleko proiektua ezin hobeto txertatzen parametro horietan.
Herrandarren kalea aldatzeko lehen esku-hartzea handiari esker ibilgailuentzako galtzadak Ekialdean bilduko dira, hartara Herrandarren kaleko trafikoa Jose Mardones kalera aldatuko delarik. Horren ondorioz, oraingoz asfaltutako azalera handi bat askatuko da oinezkoentzako. Leku horretan hiri-zidor berde bat sortuko da, kilometro erdiko bulebar berde ederra.
Horrekin batera zenbait azpiegitura egingo dira: bidegorri berriak noranzko bietan, baratze-gune bat, aisialdi- eta jolas-gunea, euri-urez hornituko den urmaela, Herrandarren kaleko institutuaren ondoko kirol-gunea berdetuko da eta erabilera berria emango zaio autobus-geltoki ohiari. Izan ere, gaur egun bertan dauden haurrentzako jolasak kendu ondoren (Arana eta Estenaga Apezpikuaren kaleen arteko ingurura eramango dira, eta pergolen azpoian babestuko), autobus-geltoki ohiari bestelako erabilera emango zaio. Batetik, bizikletentzako aparkalekua izango da. Eta bestetik, salgaiak banatzeko gunea, inguru horri guztiari zerbitzu emateko.