eues

Albistea

Eraztun Berdearen Biraren seinaleak berrituko dira, eta ibilbide berrira egokituko da, hiru kilometro gehiago baitu

Eraztun Berdeko seinalea

Ibilbide berdeen tokiko sarea Gasteizko alderdi adierazgarrienetako bat da, natura eta landa ingurunean ibiliak eta zikloturismoa praktikatzeko aukera ematen baitu, eta udalerrian ingurumen eta kultura interesa duten leku nagusietarako sarbidea baita.

Azken urteetan hiria eta Eraztun Berdea bera aldatu egin dira, eta horrek Eraztun Berdearen Biraren trazatua aldarazi du; esate baterako, Nebera parkea egokitu da, eta Olarizuko lorategi botanikoan bide berriak ireki dira.

Eraztun Berdearen Bira da udal sareko zein Arabako ibilbide berdeen sareko bide nagusietako bat, udalerriz gaindiko beste batzuekin lotzen baita, hala nola Donejakue bidea, Zadorrako ibilbide berdea eta Vasco-Navarro bide berdea. Hiria inguratzen duen ibilaldi zirkularra da, Gasteizko Eraztun Berdeko parkeak lotzen dituena.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala