El suelo y su potencial para mitigar el cambio climático' jardunaldiaren bideoa
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2021eko abenduaren 13an egin zen "Lurzorua eta klima aldaketa arintzeko duen ahalmena" jardunaldian hartu zuen parte. Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatu zuen topaketa.
Hitzorduaren arrazoi nagusia Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) sustatutako 2021eko Lurzoruaren Munduko Eguna (#WorldSoilDay) izan zen.
Jardunaldia online modalitatean transmititu zen, eta hainbat esparrutako 55 pertsonak hartu zuten parte: ikasleak, unibertsitateko irakasleak, ikerketa-taldeak, nekazaritzako elikagaien sektoreko profesionalak, ingurumenekoak, etab.
Jardunaldian zehar hiru ponentzia egin ziren: karbonoa finkatzeari buruzko bi azterlani ekin zietenak, hiri-lurzoruetan (Burgosko hiria) eta baso-lurzoruetan (Gasteizko mendiak), eta esperientzia aitzindari bat teknozoruak egiten lurzoru naturalen kontsumoa saihesteko (Gasteizko hiria).
Lehenik eta behin, Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko Juan Vilela Lozanok teknozoruei eta fitorremediazioari buruz Gasteizen egin ziren bi esperientzia aurkeztu zituen. Azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela kalitatezko lurzorua izatea edozein lehengoratze-jarduketa egin ahal izateko. Azaldutako emaitzek erakutsi zuten teknozoruek lur degradatuak lehengoratzeko duten gaitasuna, bai eta konposizioak landaketa mota bakoitzaren hazkundearen arrakastan duen eragina ere. Era berean, lurzoru degradatuak berreskuratu ondoren landareetan C finkatzeko potentziala erakutsi zen, baita materialak berrerabiliz CO2 murriztea ere. Horrez gain, Hugekultur teknika izeneko praktika aurkeztu zen. Praktika hori enborrak muinoetan lurperatzean datza, eta
Mendebaldea proiektuan erabili zen, lurzorua eta karbono-biltegia hobetzeko. Bere hitzaldiarekin amaitzeko, Juan Vilelak bi fitorremediazio teknika azaldu zituen, Vitoria-Gasteizko udalerriko mendebaldean lurzorua deskontaminatzeko aplikatu zirenak (Mendebaldea proiektua), Europako PhytoSUDOE proiektuaren baitan.
Jarraian, Klima Aldaketaren Euskal Zentroko Leticia Pérez Izquierdok "HoliSoils proiektua. Europako baso-lurzoruak kudeatzeko, modelizatzeko eta horien jarraipena egiteko praktika holistikoak". Giza ongizaterako lurzoruak duen funtsezko eginkizuna nabarmendu zuen (lurzorua nekazaritza garatzeko oinarri gisa, uholdeen eta lehorteen aurreko erresilientzian funtsezko eginkizun gisa, klima-aldaketa arintzeko eraginean duen garrantzia…), eta, baita ere, ekosistema edafikoak hobeto ezagutzera hurbildu gintuen. Era berean, garatzen ari den proiektu bat aurkeztu zuen, natura-erasoen aurrean lurzorua lehengoratzeko gaitasunari eta erresilientziari buruzkoa. Lehenengo zantzuek agerian utzi zuten natura-erasoak makrofaunan izan zuen eragina.
Azkenik, Txileko UCSCko Gustavo Saiz Ruedak "Burgos hiriko lurzoruetan eta zuhaitzetan bahitutako karbono organikoa" azterlana aurkeztu zuen. Azterlan horren emaitzek agerian utzi zuten zuhaitzek eta hiri-inguruko basoek klimaaldaketa arintzeko baliabide gisa duten potentziala, karbono dioxidoa hartuz eta biltegiratuz. Hizlariak zuhaitzen iraunkortasuna ere nabarmendu zuen, karbonobahiketaren eraginkortasuna kuantifikatzeko alderdi garrantzitsu gisa.
Saioa Carlos Dorronsorok, Elkargoaren Arabako ordezkariak, aurkeztu eta moderatu zuen, eta Juan Vilela Lozanok koordinatu. Topaketa honetan aurkeztutako azterlanek lurzoruek klima-aldaketaren aurkako tresna gisa duten funtsezko eginkizuna nabarmendu.