eues

Albistea

Dantza tradizionala eta olerkiak uztartzen dituen 'Harria' ikuskizunarekin estreinatu zen pasa den ostiralean Olarizuko Antzoki Berdea

Olarizuko antzoki berde berria

Olarizuko Lorategi Botanikoak pasa den irailaren 24an estreinatuko zuen bere Antzoki Berdea, natura, dantza tradizionala eta kontaketa elkartzen zituen 'Harria' ikuskizuna tarteko.

Harria antzezlana 1

Duela gutxi amaitu dira Olarizuko etxaldearen ondoko harmaila berdea eraberritzeko lanak, zein Olarizuko ingurune hori Euskadiko Botanikoa bihurtzeko aurreikusitako proiektuetako bat baita.

“Olarizu birdimentsionatu eta Eraztun Berdeko harribitxia bihurtu nahi dugu, edukiz eta erakargarriz betez bi alorretan: aisialdia eta zabalkundea. Aisialdi-lekua da Olarizu, eta erromeriak egiten dira bertan. Gainera, Gasteizko Mendietara eta natur intereseko beste leku batzuetara joateko bidea da“ adierazi zuen Gorka Urtaran alkateak. Antzoki berdeaz gain, honakoak ere izango dira: aintziraren gaineko pasabidea (duela hilabete batzuk jarria), informazio-bulegoa (parkera iristen direnei ongi etorria emateko), sarrerako hizkiak, argiztapen hobea, udal mintegiaren lekualdatzea (bisitatu egin ahalko da), landare erabilgarrien lorategia. Horretaz gain, labirinto begetala eta tirolinen eta jolas naturalizatuen eremua ere aurreikusita daude proiektuan.

Antzoki berdea Olarizuko etxaldearen ondoko lurzati batean eraiki da. Etxalderaino doan bidea du mugakide lursail horrek ekialdean; hegoaldean eta mendebaldean, berriz, Mendiolara doan bide batek inguratzen du.

Eserleku jarraitu bat eta harmailak egoteaz gain, jendeak belarrean eseri eta etzaterik izan dezan nahi da. Indusketa eta betelanak egin dira antzokia eraikitzeko, eta 1.600 metro kubiko lur mugitu dira horretarako. Agertokiak Olarizu hiribidetik datorren bidetik du sarbidea.

Harria antzezlana 2

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala