eues

Albistea

CEAren 2020ko Gazteen Enplegu Plan Operatiboak amaitu ditu Eraztun Berdeak egin dituen lanak

Enplegu Planaren langileak

2019ko abenduan hasi zenetik 6 hilabete igaro ondoren, 2020ko ekainean amaitu ziren Olarizuko Lorategi Botanikoko bildumak eta Gasteizko udalerriko Bide Berdeetako paisaia hobetzeaz arduratzen diren taldeen gizarteratze- eta laneratze-kontratuak.

Jarraian, azken 3 hilabeteetan lortutako helburuak laburbiltzen dira (hartara, lehen 3 hilabeteetako aurrerapenei buruzko aurreko laburpena osatzen da).

Olarizuko Lorategi Botanikoa

Hilabete hauetan Europako Basoen Arboretoko bildumak onik zaintzeko zenbait lan egin dira; besteak beste, mikorrizak aplikatu dira 1.000 zuhaitz-aletan, pago gazte-multzoen jorraketa egin da, ondoren txorkoetan lur-estalkia ipiniz, isats lehortu edo hilak kendu dira, adar lehorrak inausi eta landaketa berriak jorratu dira, Sorbus aucuparia eta Sorbus aria espezietan txertoak inausi dira, eta, azkenik, txara-multzoak banbuarekin seinaleztatu dira, eta Pistacia mustica aleak zurkaitz birziklatuekin.

Halaber, kontserbazio-lanak egin ziren mintegi inguruan, tartean nekazaritzako igeltsuarekin medeatu ziren Quercus coccifera eta Quercus Ilex ballota espezieak, grafiosiaren aurrean erresistenteak diren zumarrak berraldatu eta etiketatu ziren, nenufarrentzako substratua prestatu zen, eta mundu zabaletik ekarritako 100 Allium espezie baino gehiago antolatu eta berraldatu ziren.

Azkenik, Olarizuko Etxaldearen inguruan Ingurumen Ministerioak emandako Ulmus minor espeziearen zenbait ale landatu ziren eta lur-estalkia eman zitzaien. Horrez gain, barne-patioko landare bizikorren lorategian inauste-, ebakitze, jorratze- eta eta garbitze-lanak egin ziren. Eta, azkenik, Jauregilanda kaleko sarreran dagoen baserri zaharrean (non Landare baliagarrien lorategia paratuko baita aurrerago) garbiketa-lan orokorrak egin ziren, bertan zeuden objektuak bertatik kendu zirelarik, eta landare-materia biltegiratu zen, gerora xehatzeko.

Udalaren bide berdeen ingurua

Azken hilabeteetan, bide berdeak hobetzeaz arduratzen diren taldeek mehatxatutako flora-espezieak berlandatu dituzte,Salburuako KEBren ondoan, eta zuhaixka-heskaiak (Prunus spinosa, Lavandula latifolia, Genista scorpius eta Thymus vulgaris) landatu dituzte Olarizu muinora igotzeko bidearen ondoan, zuhaitz-landaketa prestatu dute Jundiz muinoan, eta antolatu eta inbentariatu egin dute Olarizuko baratzeetako biltegia, zein berriki kokaleku honetara aldatu den Udal-Mintegian sartu baita.

Mendebaldea parkean (Jundizetik mendebaldera dagoen korridore berdea), hainbat lan egin ziren hango bideen inguruan, bai eta fitorremediaziorako (landare bidezko deskontaminazioa) lurzati esperimentaletan ere. Horien artean, sail horietan mantentze-lanak egin ziren (hutsarteak, belar-sastrakak kentzea, jorraketa, ureztaketa), hesola mugatzaileak jarri ziren, baita landare-babesak ere, eta espezieak landatu ziren putzu artifizialen ondoan.

Gizarteratzea eta laneratzea

Bestalde, gizarte-hezitzaileak langileen banakako jarraipena egiten jarraitu du, lan-laguntzako jardueretan zentratuz (curriculuma egitea, posta elektronikoko helbidea sortzea eta ABLEetan erregistratzea, besteak beste), hartara plana amaitu ondoren pertsonak gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko. Makinen erabilerari eta laneko segurtasun-neurriei buruzko prestakuntza jaso zen; COVID-19aren krisiari aurre egiteko hartutako segurtasun-neurri jakin batzuen ondorioz, aurreikusitako prestakuntza saio osagarri batzuk ezin izan ziren burutu.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala