CEAk hiriko lur erabileren mapa berria argitaratu du eta herritarron eskura jarri du GEOVitoria-Gasteiz eta OpenData atarietan
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hiri espazioaren erabilera nagusiak jasotzen dituen mapa eguneratu du. Informazio hori lurraldearen hainbat analisi egiteko erabiltzen da, adibidez lurzoru iragazkorren banaketa aztertzeko, garraio mota bakoitzari zenbat espazio eskaintzen zaion jakiteko edo auzo bakoitzean zenbat azpiegitura berdea dagoen ezagutzeko.
Mapa hobetzeko prozesuan, kategoria berriak gehitu dira nabarmenak diren zenbait ezaugarri berri zehazteko. Adibidez, patio berdeak eta patio grisak bereiztu dira, edo lorategi formako berdeguneak eta gainerako berdeguneak.
Mapa GEOVitoria-Gasteiz atarian zuzenean kontsultatu daiteke eta OpenData ataritik deskargatu daiteke GIS aplikazio batean erabili ahal izateko.