CEAk 15 proiektuko plan bat diseinatu du Eraztun Berdearen filosofia udalerri osora hedatzeko
2018ko abenduaren 14an Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak Vitoria-Gasteiz + Verde. Red viva ciudad-naturaleza. Plan 2018-2030 izeneko dokumentua onartu zuen. CEAk eta Udaleko Espazio Publikoko eta Natur Inguruneko Zerbitzuak diseinatutako plan bat da, 15 proiektu bildu dituena Eraztun Berdearen filosofia udalerri osora hedatzeko. Elkarri lotutako sistema edo azpiegitura berde bat (sareen sare bat) osatu nahi da, udaleko zerbitzu ekosistemikoak hobetzeko asmoz.
Ekimenetako batzuk lurralde plangintzakoak dira, beste batzuk arazo zehatzak konpontzeko pentsatutakoak, eta esparru askori lotutakoak dira: uraren kudeaketa, nekazaritzako elikagaiak, espazio publikoaren kalitatea, lurzoruaren kutsadura, bioaniztasuna, etab. Proiektu guztiek dute amankomunean naturan oinarritutako konponbideak baliatuko dituztela, garestiagoak eta eraginkortasun gutxiagokoak diren herrilanetan edo azpiegituretan oinarrituta egon ordez.
Ekimen horiek mota askotakoak dira beren hedadura eta garapen mailari dagokionez, eta lurralde eskala desberdinetan aplikatuko dira: auzoan, hirian, hiringuruan, nekazaritza eremuan eta natur eremuan.
> Vitoria-Gasteiz + Verde. Red viva ciudad-naturaleza. Plan 2018-2030