eues

Albistea

Baso inbentario bat egin da Gamizeko Kapasoloa erkameztian

Langileak Kapasoloan lanean

Joan den martxoan eta apirilean, Gazte-Enplegurako Eskaintza Planeko langileen laguntzarekin, baso-inbentario bat egin da Gamizko Kapasoloa erkameztian. Lan honekin Holisoils proiektuari laguntzen zaio. Proiektu horrek klima-aldaketak baso-lurzoruetan duen eragina ikertzen du, eta basoen kudeaketa nola egokitu ere, aldaketa klimatikoa arintzen laguntzeko.

Baso inbentarioa Holisoils proiektuaren esparru esperimentalean egin da. Eremua 12 lur-zatitan banatuta dago, proiektuan planteatutako tratamenduaren arabera, eta azpipartzela horietako bakoitzak 1 hektareako hedadura dauka. Esparru esperimentalean hiru baso-tratamenduren lau errepikapen ezarri dira, tokian bertan ausaz banatuta, basoaren gaineko heriotza-gertaerei dagozkienak. Tratamendu horiek ondorengo hauek dira: “matarrasa”, zeinetan zuhaitzen % 100 kendu den; entresaka, zuhaitzen % 50ekoa; eta kontrolaren tratamendua, zeinetan ez den zuhaitzik kendu. Hortaz, “matarrasa” tratamenduan ez da laginketarik egin, lursail horietan zuhaitzik ez zegoelako.

Landa-lana ohiko laginketa dasometrikoan oinarrituz egin da. Eremu esperimentaleko lursail bakoitzaren barruan sartzen ziren zuhaitz guztien diametroak eta altuerak neurtu izan dira. Datozen hilabeteetan, zuhaitzen adaburuaren (diametroa, adaburu faltaren ehunekoa, hildako adarren ehunekoa) eta eguzki-esposizioaren datuak hartuko dira, behin hostoak garatuta.

Baso-inbentario honen helburua aztertutako eremuan zuhaitzen karbono-biltegiratzea eta -bahiketa zenbatestea eta ezagutzea. Gainera, datuak berriro hartuko dira 5 urteko epean (Holisoils proiektuaren iraupenarekin bat), eta horri esker erkamezti horretan parametro dasometrikoen bilakaera zenbatetsi ahal izango da, baita tratamenduen artean dauden desberdintasunak egiaztatu ere. Halaber, datu horiek BC3k aurrera daraman azterlanaren datuak osatuko dituzte, zeina lurzoruaren jarraipena egiteaz arduratzen den. Datu-azpimultzo horrek azterketa-eremuan biltegiratutako karbonoaren banaketa ezagutzen lagunduko du.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala