eues

Albistea

Azken aldian naturalizatutako eskola jolaslekuen biodibertsitatea monitorizatzeko sistema bat jarri da abian

Eskolako jolastokia

Vitoria-Gasteizko Udala ikatetxeetako jolastokiak eraldatzeko lanean ari da, Ikastetxeak leku inklusiboagoak, hezkidetzakoagoak, jasangarriagoak eta naturalizatuagoak bihurtzeko.

"Biofilia" kontzeptutik abiatuta, eskola jolastokiak naturalizatzeak ikasleen kalitate pedagogikoa eta ongizatea bultzatzen ditu, eta, aldi berean, estres-maila murrizten du, sormena areagotzen du, jakin-min zientifikoarekiko interesa pizten du eta errendimendu akademikoa eta ingurumen-kontzientzia hobetzen ditu. Horrez gain, naturalizazio horiek hiri ekosistemak indartzen laguntzen dute, tokiko biodibertsitatea handitzea sustatzen duten hobi ekologiko berriak sortzen baitituzte.

Horrelako lanei esker, nitxo ekologiko berriak (urmael txikiak, hegaztientzako edo saguzarrentzako habia-kutxak, intsektu hotelak, txorientzako janlekuak, etab.) sortzen eta sustatzen dituzten elementuak instalatuz, Udalak espero du hiri biodibertsitatea handituko dela gune horietan urteen poderioz.

CEAk ebaluazio eta monitorizazio sistema estandarizatu bat asmatu du komunitate biologiko horietan gertatzen diren aldaketak ezagutzeko. Sistema horrekin aldizka egindako neurketak aukera emango du basa faunaren bilakaera ikusteko eta jolastoki bakoitzeko populazioen joera aztertzeko. Proposatutako adierazle gehienetan (12 guztira) jolastokien egungo egoera hartu da erreferentziatzat eta dibertsitate biologikoaren egoera neurtzen da.

Besteak beste, honakoak neurtuko dira: landare dibertsitatea, faunarentzat ezarritako babesleku kopurua, hegaztien, tximeleten, marigorringoen eta polinizatzaileen (erleak eta suzidoak) presentziari, osaerari eta berezitasunari buruzko aldagaiak eta abar. Urte batzuen buruan, ebaluazio sistema estandarizatu horrek agerian utziko du eskola jolastokietan hartutako neurriek eragin nabarmenik ote duten ala ez.

Momentuz 85 laginketa egin dira, maiatza eta uztaila bitartean, 12 ikastetxetan (horietako 4 ikastetxek jolastoki naturalizatua dute eta 8k ez). Ikusi denez, biodibertsitatearen % 65 jolastoki naturalizatuak dituzten 4 ikastetxeetan (Txagorritxu, Zaramaga, Judimendi eta Divino Maestro) dago, eta gainerako herena gainerako ikastetxeen artean banatzen da.

Udaberriko erroldetan 20 hegazti espezietako 321 ale identifikatu dira. Jolastokietako espezie ohikoenak sorbeltza (% 22,7) eta txolarre arrunta (% 21,5) izan dira. Espero zen bezala, adierazle honek baieztatu du eraldatutako jolastokiak dituzten ikastetxeek espezie gehiago eta ale gehiago metatzen dituztela naturalizatu gabeko jolastokiak dituzten eskolek baino. Zehazki, 9 hegazti espezie ikusi dira Judimendin, eta beste 8 Divino Maestron.

Ornogabeen taldeen kasuan fenomeno bera gertatzen da: dibertsitate handiagoa ikusten da jolastoki naturalizatuetan gainerakoetan baino. 10 bat taldetako 32 intsektu atzeman dira, eta horietatik % 90 horrelako tokietan aurkitu dira. Hiri inguruneetan bizitzera egokitutako espezieak diren arren, eskolako jolastokietan duten presentzia berria da. Zehazki, lau tximeleta espezie -Pieris rapae, Pieris brasicae, Cacyreus marshalli eta Maniola jurtina-, hiru marigorringo espezie eta hiru polinizatzaile espezie behatu dira (bi sasifido eta erle arrunta).

Behin betiko emaitzak izateko goiz bada ere, monitorizazio sistema hori ezartzeak epe luzera ahalbidetuko du laneko esparru zehatzagoak identifikatzea biodibertsitatearen ikuspuntutik.

Biodibertsitate metatuko atalaseak. Berdea: jolastoki naturalizatuak; laranja: jolastoki ez naturalizatuak; urdina: kontroleko jolastokiak.

Ezkerreko ardatza: Biodibertsitate atalasea; eskuineko ardatza: biodibertsitate metatuko ehunekoa. Berdea: jolastoki naturalizatuak; laranja: jolastoki ez naturalizatuak; urdina: kontroleko jolastokiak.

Txagorritxuko haurreskolak behatutako hegazti espezieak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala