Abian jarri da Arantzabela ikastolako eta Sansomendi IPIko LHko eskola jolastokien naturalizazioa
Hezkuntza Zerbitzuak beste bi ikastetxe gehituko ditu naturalizatutako jolastokia dutenen zerrendara: Arantzabela ikastola eta Sansomendi IPI. Bi proiektuak diseinu-fasean daude orain eta aurrekontua 160.000 eurokoa izango da (bi proiektuetarako). Puntu horretara iritsi arte, hezkuntza-komunitateek hasierako diagnostikoa eta komunitatearen beharrak landu dituzte Hezkuntza Zerbitzuarekin elkarlanean.
Abenduan hasi zen Ingurumen Gaietarako Ikastegia (CEA) arkitektura-proiektuekin lanean, eta aurreikuspenen arabera, lanetarako lizitazio-prozesua udaberri aurretik jarriko da martxan, urteko bigarren seihilekoan aurrera eramateko.
Orain arte egindako naturalizazioak
Guztira 10 naturalizazio-lan egin dituzte jolastokietan. Lehena Txagorritxu Haurreskola izan zen, eta ondoren, 2022an, Judimendi eta Divino Maestro Ikastetxeak eta Zaramaga Haurreskola egin dituzte.
2023an, ikastetxeetako jolastokietan 6 naturalizazio-lan egin dituzte: Landazuri Ikastola (Gasteizko Santa Maria ikastetxearekin partekatzen du jolastokia) Luis Elejalde, San Inazio (haur-hezkuntzako eraikina, jolastokia Gurutzmendi haur-eskolarekin partekatzen duena), Aita Orbiso (Lehen Hezkuntzako eraikina), Barrutia Ikastola (Lehen Hezkuntzako eraikina) eta Odon Apraiz Ikastola.
2023an egindako lehen bi lanak 2022ko aurrekontuko soberakinetara zordundu ziren, eta hurrengo hirurak 2023ko aurrekontukoetara. Azkenekoa, berriz, Odon Apraiz ikastolakoa, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen Sailak bultzatutako ‘Hobetuz’ ekimenari lotuta dago.
Burutzeke dagoen lan horietan azken xehetasunen bat falta bada ere, ikastetxe horietan egin beharreko esku-hartzeak amaituta daude. Dena den, landaketek erabat garatzeko denbora beharko dute eta, ondorioz, esku-hartze horien emaitzak udaberrian izango dira agerikoagoak.
Proiektuekin lotutako hezkuntza-garapenari dagokionez, ikastetxe horiek guztiek ikastetxeko hezkuntza-proiektua eta hezkuntza arloko jardunbideak sortutako azpiegitura berriaren arabera moldatzeko laguntza hezitzailea jasoko dute 2024ko ekainera arte. Hezkuntza Zerbitzuko baliabideek eskainiko dute laguntza hori. Aipatutako laguntza hurrengo gauzatzen da, ikastetxe bakoitzean garatu beharreko jarduera eta ekimenen bidez, zuzendaritza-taldearekin, klaustroarekin, ikasleekin, guraso-elkarteekin, familiekin eta ikastetxeko langile guztiekin (garbitzaileekin, jangelako begiraleekin eta eskolaz kanpokoekin).
2024an landuko diren bi proiektuekin, 12 patio egongo dira naturalizatuta Gasteizen. Kopuru hori etengabe hazi da Txagorritxu haurreskolan proba pilotua egin zenetik, eta horrek erakusten du jolastokiak naturalizatzea ekimen arrakastatsua eta onuragarria dela hiriarentzat.