eues

Albistea

Abian dira Zabalgana eta Armentiako basoa lotuko dituen egurrezko pasabidea egiteko lanak

Pasabidea

Irailaren bukaeran hasi ziren Zabalgana eta Armentiako basoa lotuko dituen oinezkoentzako egurrezko pasabidea egiteko lanak. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak egindako esku-hartze hau “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” partaidetza-prozesuan aukeratu zen, eta boto gehien lortu zuenetako bat izan zen. Lanek 342.000 euroko aurrekontua dute, eta 6 hilabeteko gauzatze-epea.

Eraztun Berdearen alde horretan Mariturriko biribilgunetik Gometxako biribilgunera arteko errepide zatiaren alboetako ezpondak zurezko igarobide batez lotzea da proposamena. Alegia, Zabalgana eta Armentiako parkea lotzea, Mariturritik igaro beharrik gabe, orain bezala. Animaliak Babesteko Zentroaren paretik gurutzatuko du igarobideak N-102 errepidea, muino txiki bat baliatuz. Horretaz gain, udala inguru horretako hainbat bide egokitzen ari da, inguruko ibilbide berdeak bultzatzeko asmoz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala