eues

Albistea

2020. urtean aire zabaleko antzoki berdea izango du Olarizuk

Datorren urtean aire zabaleko "antzoki berdea" izango du Olarizuko parke botanikoak. Izan ere, IGIren kontseiluak hirira begiratuko duen harmailekiko agora bat eraikitzeko kontratua esleitzea onetsi du gaur goizean.

Olarizuko etxaldearen mendebaldean dagoen lursailean eraikiko da antzokia. Etxalderaino doan bidea du mugakide lursail horrek ekialdean, eta hegoaldean eta mendebaldean, Mendiolara doan pistak inguratzen du; hain zuzen ere, bi bideen artean dago, galdarak dauden lekuan. Gaur egun larre bat dago espazio horretan. Harmailen multzo bat osatuko da, batzuk eserleku sinple batzuez hornituta, eta eskailerak ere jarriko dira.

Jendea belarretan eseri ahal izatea da asmoa, baita etzan ere. Lurra zulatuz eta betelanak eginez eraikiko da antzokia. Guztira, 1.600 metro kubiko lur mugituko da. Olarizu hiribidetik datorren bidetik sartuko agertokira. Bi hilabete iraungo dute lanek.

Proiektua Olarizuko lorategi botanikoari zerbitzu emateko jardueren barruan sartzen da, haren erabilera sustatzearren.

Olarizu Euskadiko parke botaniko handiena bihurtzeko ekimenaren parte da aipatutako proiektua. Horretaz gain, beste batzuk jarri dira abian: Olarizu hiribideko sarreran eta informazio bulegoa egokitzea; gertuko pinudian abentura partek bat sortzea, eta Adurtzatik gertu dagoen aintzira gurutzatzeko egurrezko pasabide bat instalatzeko proiektua, zeina amaitua baita dagoeneko.

Orobat, sarbide eta aparkaleku berriak izango ditu, Adurtzako futbol-zelaien atzealdean, Jauregilanda kaletik sartuta; bisitatzeko moduko haztegia; landare erabilgarrien lorategi berria; 5.000 metro koadroko landarezko labirintoa; jolas naturalizatuen gune bat, eta kafetegi bat.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala