Gardentasun-ataria
Funtzioak eta helburuak
Ingurumena –bere alderdi eta agerraldi guztietan– sustatu, ikertu eta aztertzea du helburu Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, eta bereziki ingurumena zaintzen eta babesten laguntzea, guztia ere Gasteizko udalerriaren lurralde esparruan, edo baita beste esparru batzuetan ere, egoitza udalerrian nahiz udalerritik kanpo duten erakunde, entitate, gizabanako edo pertsona juridikoekin adostutako hitzarmen edo jardueren ondorio diren lankidetza-harremanen bitartez.
CEAren helburuak
- Hiri eta lurralde politika eraginkorragoak formulatzeko eskuragarri dagoen informaziorik onena bildu, kudeatu, aztertu eta erabiltzea.
- Udal lurraldearen funtzionamendua aztertzea ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspuntutik, eta ezagutza hori tokiko eta eskualdeko plangintza eraginkorragoa egiteko erabiltzea.
- Hiriko eta lurraldeko agertoki jasangarriago berriak proposatzera eta artikulatzera bideratutako udal plan eta programak indartzea.
- Hiri eta lurralde jasangarritasunaren arloan herritarren prestakuntza, sentsibilizazioa eta parte-hartzea sustatzea, inplikatutako gizarte eta ekonomia eragile guztien parte-hartzea ziurtatuz.
Lan arloak
CEAk bost area funtzional edo zerbitzu ditu bere zereginak bideratzeko:
- Kudeaketa arloa
- Mugikortasunaren eta datuaren zientziaren arloa
- Azpiegitura berdearen eta lurraldearen arloa
- Elikadura sistemen eta zirkularitatearen arloa
- Herritarrak aktibatzeko arloa