eues

Gardentasun ataria

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari buruzko informazioa

Ingurumenaren alorreko ikerketa, heziketa eta prestakuntzarako erakunde publikoa da Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, toki erakunde autonomo izaera duena, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 85. bis artikuluan –abenduaren 16ko 57/2003 legeak emandako idazkuntza– aurreikusitakoaren ildotik.

Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotziari atxikia geratuko da Ingurugiro Gaietarako Ikastegia. Hain zuzen ere, hari dagozkio Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren jardueraren emaitzen ebaluazioa eta kontrola, eta, zehazki, langileriaren eta giza baliabideen kudeaketak sortutako gastuen bilakaerarena, baita erakunde autonomoaren eraginkortasunaren kontrola ere, Gasteizko Udalaren sektore publiko lokalaren baitako erakunde publikoen emaitzen ebaluazioaren eta kontrolaren alorrean Gasteizko Udaleko kontu-hartzaile nagusiari dagozkion eskumenak gorabehera.

Nortasun juridiko bereizia du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, ondare eta diruzaintza propioak, baita kudeatzeko autonomia eta erabateko gaitasun juridikoa nahiz jardutekoa ere, eta bere helburuak betetzeko beharrezko dituen administratzeko ahalmenak dagozkio bere eskumenen esparruan, estatutu hauetan finkatutako moduan, desjabetzeko ahalmena izan ezik.

Estatutuak

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren estatutuak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala