Vitoria-Gasteizko txirrindularien portaeraren 2019ko txostena argitaratu dugu
2012. urtean, Gasteizko txirrindulariek dituzten portaerak ezagutzeko ikerketak egiten hasi zen Ingurugiro Gaietarako Ikastegia. 2019an lan hori Gasteizko Bizikleteroak elkarteak burutu zuen, IGIrekin duen lankidetza hitzarmenaren baitan.
Analisia hiriko bederatzi kaletan egiten da, bi urtetik behin: Done Jakue, Gorbeia, San Antonio, Florida, Frantzia, Errege-erregina Katolikoak, Senda, Gasteiz hiribidea eta Alava Jenerala.
2019ko lanak bi ondorio nagusi utzi ditu: aztertutako kaleetan bizikleten joan-etorriak jaitsi egin direla eta zirkulazio arauen errespetua txikiagoa dela.
Txirrindularien mugimendu gutxiago atzeman dira Gorbeia (% 30) eta Frantzia (% 27) kaleetan. Beste kale batzuetan, esaterako Gasteiz hiribidean eta San Antonio kalean, igo egin dira kopuruak.
Arauak betetzeari dagokionez, espaloien erabilera % 24 igo da, eta argien erabilera jaitsi egin da, 2019an % 43k soilik erabiltzen baitzituen argiak (2017an % 50a zen).
Txosten osoa honako helbidean kontsulta daiteke: