Proiektua

Europa mailako mugikortasun proiektuak

Hasiera: 2020


Eremua: Nazioartekoa


CEA Europako hainbat proiektutan ari da parte hartzen Gasteizen mugikortasuna hobetzeko.

Zertan datza?

UVAR4US

Proiektu honek UVAR (Urban Vehicle Access Regulations) izeneko guneak hartzen ditu oinarritzat bere lanerako. Ibilgailu pribatuentzako espazio mugatuak dira UVAR deritzotenak: emisio gutxiko eremuak, ordainpeko kaleak, oinezkoentzako guneak, aparkaleku mugatuak, etab. Espazio horiek kutsadura gutxitzen, auto ilarak murrizten eta segurtasuna handitzen lagun dezakete.

Erabakiak hartzen laguntzeko tresna berritzaile bat ari gara probatzen lau hiritan: Gasteiz, Helsingborg (Suedia), Kozani eta Ioanina (Grezia). Proiektuak ikertzen du UVAR guneetako elementuek nola laguntzen duten auzoen bizigarritasunean, eta nola laguntzen duten etxebizitzen, denden eta aisialdi zerbitzuen konbinazio jasangarri bat sortzen.

Informazio gehiago

READJUST

Proiektu honen helburua da eraldaketa ekologikoaren eta digitalaren onurak modu ekitatiboan banatu daitezen bermatzea, eta horretarako hiriko inpaktu negatiboak arintzeko tresnak eta ezagutzak garatuko ditu. Proiektuan arreta berezia eskaintzen ari zaio mugikortasunaren sektoreari, ingurumenean duen inpaktu handiagatik, eguneroko bizitzarako duen garrantziagatik eta bidezko aldaketa sustatzeko duen potentzialagatik.

Belgika, Finlandia, Alemania, Herbehereak eta Espainiako diziplina anitzeko zortzi kideko partzuergoa biltzen du proiektuak. Vitoria-Gasteizen kasuan, emisio baxuko eremuaren inplementazioa aztertzen ari gara ekitatearen eta gizarte inklusioaren ikuspuntutik.

Informazio gehiago

METACAZZE

Proiektu hau hiriko mugikortasun elektriko, automatizatu eta konektaturako trantsizioa egiteko neurriak ari da garatzen. Proiektuan aitzindari izango diren lau hirietan (Amsterdam, Munich, Limassol eta Tampere) abangoardiako teknologiak probatuko dira, bidaiarientzako eta merkantzientzako zero igorpeneko mugikortasun soluzioak sortzeko. Ondoren, sei hiri jarraitzailetan errepikatuko dira horiek.

Vitoria-Gasteizek hiri behatzailearen rola du: bidea gidatzen ari diren hiri aitzindari eta jarraitzaileekin koordinatuko da, eta tokiko mugikortasunaren erronkei aurre egiteko inspirazio eta orientazioa lortuko ditu horrela. Gure hiriak hiri aitzindariek proposatutako ekintzetako bat gutxienez probatzeko plan bat egingo du.

Informazio gehiago