eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko hiri-baratze ekologikoen sareak gune berri bat izango du laster

Vitoria-Gasteizko hiri baratzea

Vitoria-Gasteizko hiri-baratze ekologikoen udal sareak beste gune bat izango du laster, Borinbizkarreko auzoan baratze bat sortuko baita Vitoria-Gasteiz Hobetuz aurrekontu parte-hartzaileen 2018/2019 programan lortutako laguntzari esker. Ekipamendu berriak 61 lursail izango ditu baratzezaintza ekologikoa sustatzeko, eta Henry Morton Stanley, Hans Christian Andersen eta Oto hiribidearen artean dagoen sail batean kokatuko da.

Baratzea era kolaboratiboan kudeatuko da: Udalak herritarrek osatutako erakunde bati lagako dio espazio berria, erakunde horrek jarduerak bertan garatu ditzan. Auzoaren garapen komunitarioa, auzokideen topaketa eta baratzezaintza ekologikoa uztartuko dira baratzean gauzatuko diren jardueretan. Mota horretako kudeaketa jadanik probatu da lehenago ere, Zabalganeko baratzean hasieran, 2014. urtean, eta ondoren Lakuako baratzean. Bi espazio horiek kudeatzen dituzten erakundeak Zabalortu Elkartea eta Ekoburuz Elkarte Ekokulturala dira, hurrenez hurren.

Badago modu kolaboratiboan funtzionatzen duen hirugarren gune bat ere, Basalburu Elkarteak kudeatzen duen Salburuko baso jangarria hain zuzen. Kasu horretan ez da baratze tradizional bat, baizik eta ekosistema naturalak imitatzen dituen eta basoa eta baratzegintzako jarduerak uztartzen dituen sistema bat, non frutak, fruitu lehorrak, barazkiak, onddoak eta beste landare erabilgarri batzuk ustiatzea posible den.

Ekipamendu horiek guztiak hiriko azpiegitura berdearen osagai dira. Azpiegitura berdeak funtsezko tokia betetzen du hiriaren bizigarritasunean eta herritarren osasun eta ongizatean: airearen kalitatea hobetzen du, tenperatura erregulatzen du, zarata eta estresa murrizten du eta, aldi berean, aisialdirako, ariketa egiteko, atseden hartzeko edo besterik gabe bertan egoteko tokia eskaintzen du.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala