eues

Albistea

Vitoria-Gasteiz UMCASE proiektuan parte hartzen ari da, mugikortasuneko zerbitzu digitalen alorreko arrakala digitala murriztu asmoz

Lantegian parte hartu zuten pertsonak

UMCASE proiektuak urtebete iraungo du eta EIT Urban Mobility europar erakundearen laguntza du. Ikuspegi parte-hartzailea bultzatuta, UMCASE Vitoria-Gasteizen eta Eindhovenen (Herbehereak) ari da garatzen, eta bere funtzioa da gasteiztar herritarrak, arduradun politikoak eta mugikortasunean interesa duten eragileak elkarrekin lanean jartzea hiriko mugikortasunaren alorreko aplikazio digitalak garatu eta ebaluatzeko.

Uztailaren 5ean Gasteizen egin zen jardunaldian, adineko pertsonen ekarpenetan zentratu zen lana. Horretarako, Bizan sareko, SECOTeko, Vital Fundazioko eta Pentsionistak Arabako 28 pertsonaren laguntza izan zen. CEAk aurkezpen bat egin zuen azken urteetan abian jartzen ari diren mugikortasun zerbitzu digitalak azaltzeko: TAO aparkalekuen app-a, bizikleten aparkaleku seguruen VGbiziz sistema, etab. Parte-hartzaileek lankidetzan aritu ziren zerbitzu digital horien erabilerraztasuna zein den eta zein hobekuntzak egin daitezkeen zehazteko. Haiek erabiltzean izan zituzten sentsazioak, konfiantza, beharrak eta oztopoak aztertu zituzten.

Pertsona multzo horrek honako ideiak azaldu zituen:

  • Beharrezkoa da marko publiko egonkor, koordinatu eta konektatua edukitzea aplikazioak garatu eta ezagutzera emateko.
  • Aplikazio berrien eremuko sentsibilizazioa eta prestakuntza indartu behar dira. Gehienek uste dute eraldaketa digitala erronka bat dela eta askok ez dituzte aplikazio horiek ezagutzen, eta ezagutzen dituztenek, erabiltzeko zailak direla uste dute.
  • Mugikortasuneko aplikazioak oso erabilgarriak izan daitezkeela sumatzen da, baina hobekuntzak behar dituzte oraindik ere.
  • Prestakuntzak pertsonalizatuagoa izan behar du, adinekoen erabilera esperientziaren araberakoa, adibidez zailtasun maila desberdinak aplikatuz.

Laster beste topaketa bat antolatuko da, baina oraingoan hiri mugikortasunean interesa duten eragileekin, adinekoen pertsonen lantegian egin diren ekarpenak kontrastatzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala