Vitoria-Gasteiz Ingurumen Biltzar Nazionalean (CONAMA)
CONAMA Espainia mailako topagunerik garrantzitsuena da ingurumenaren eta garapen iraunkorraren alorrean eztabaida, gogoeta eta elkartrukerako. Hamaikagarren edizio hau Madrilen egingo da azaroaren 26tik 30era, "Reinventémonos" ("Berrasma dezagun geure burua") lelopean, eta bereziki prestatu da gaur egungo erronka ekonomikoari iraunkortasunaren ikuspuntutik aurre egiteko behar diren erantzunak lortu ahal izateko.
Vitoria-Gasteizek erakustoki bat izango du CONAMAn, gaitzat Vitoria-Gasteizko azpiegitura berdea izango duena. Bestalde, hainbat eztabaida, mahai inguru eta lan taldetan parte hartuko du, horien artean garrantzitsuena "Vitoria-Gasteiz, European Green Capital 2012. Mas allá de 2012, hacia un sistema de infraestructura verde multifunción" deitzen dena.