VGbiziz bizikleten aparkaleku seguruen sareak bi puntu berri ditu Arana eta Ariznabarra auzoetan
VGbiziz sarea gero eta osatuagoa da, eta orain bi puntu gehiago eraiki dira sarean izena emanda dauden pertsonei zerbitzu hobea emateko. Bi iglu berriek 50 toki dituzte eta hiru bizikleta elektriko eta kargako bizikleta bat energiaz hornitzeko guneak dituzte.
Araneko auzoan iglua Arantzabela plazan dago eta Ariznabarreko auzoan Ozioko Gazteluaren eta Fontetxako Gazteluaren kantoian.
Dagoeneko bederatzi dira VGbiziz sarea osatzen duten puntuak, azken bi horiek eta azaroan ireki zen Santa Bárbara plazakoa gehitu ondoren. Gainerako guneak Autobus Geltokian, Correosen, Mendizorrotzean, Arabako campusean, Santiagoko ospitalean eta Adurtzan daude.