eues

Albistea

Udalak 2030erako Ekonomia Zirkularraren Estrategia onartu du

Estrategia 2030 y Plan de acción local para el impulso de la economía circular en Vitoria-Gasteiz

Tokiko Gobernu Batzordeak 2030erako Ekonomia Zirkularraren Estrategia eta Vitoria-Gasteizko ekonomia zirkularra bultzatzeko Tokiko Ekintza Plana onartu ditu. “Tresna horri esker, 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko bidean lan egin ahal izango dugu”, adierazi du Gasteizko alkate Maider Etxebarriak.

Ekonomia zirkularrak larrialdi klimatikoaren, biodibertsitatearen galeraren eta baliabideak agortzen ari diren egoeraren aurrean jarduerak abian jartzea du xede. Gaur onartutako Estrategiak 5 helburu nagusi zehazten ditu: lehengaien kontsumoa eta sortutako hondakinen tasa murriztea eta produktibitate materiala, herritarren ongizatea eta material zirkularraren erabilera-tasa handitzea.

Helburu horiek lortzeko, ekintza berriak definitu dira, eta aurretik abian zeuden eta egiten jarraituko diren beste batzuk identifikatu eta jaso dira, estrategia honen helburuak lortzen laguntzen dutelako.

2017az geroztik, Udala ildo horretan ari da lanean eta, horri esker, hainbat proiektu gauzatu dituzte: Birgurpil eta Konpondu proiektuak, esate baterako.

Birgurpil zerbitzuaren bidez, Gasteizko Udalak erabiltzen ez diren bizikleta-gurpilen birziklapena sustatzen du. Hala, gurpilen materiala berreskuratu eta produktu berriak fabrikatzen dituzte.

Konpondu, berriz, konponketaren bidez produktuen bizitza baliagarria handitzea sustatzen duen proiektua da, horiek hondakin bihurtzea saihestuz.

Berritasunak

Ekintza berri gisa, ekoizle handien konpostajea bultzatuko da, hurbileko garbiguneak ezarriko dira eta eraikuntzako hondakinen lantegiaren eraginkortasunari eta hobekuntzei buruzko azterlana egingo da.

Ekimen horiek lehenengo 2024-2027 Ekintza Planean sartuta daude, eta ondoren 2028-2030 Ekintza Plan batekin osatuko da.

Udalaren Ekonomia Zirkularraren Mahaia Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA), Jasangarritasun, Klima eta Energiaren udal-zerbitzuak, Ingurumen Kudeaketa Zerbitzuak (Hondakinak Kudeatzeko Unitatea) eta Enpresen Kudeaketa Zerbitzuak osatzen dute.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala