Albistea

CEAk 2025ean egindako jardueren memoria argitaratu du

Memoria honek CEAk bere helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko gauzatu dituen ekintzak jasotzen ditu. Gaur egun, lau eremu tematiko handitan egituratzen dira jarduera horiek: mugikortasuna, azpiegitura berdea, nekazaritzako elikadura eta materialen zirkulartasuna. Horrez gain, CEAk herritarrak aktibatzeko programa bat bultzatzen du, zeharkako lan eremu gisa, Gasteizko herritarrak eredu iraunkorrago baterako trantsizioaren parte aktibo izan daitezen.

2025ean egindako lana 42 ekintza nagusitan laburbildu da. Ekintza horien artean, mota guztietako jarduerak bildu dira: ingurumen hezkuntzara bideratutakoak, Europako proiektuetatakoak, udalarentzat egindako planak (mugikortasun plana, esaterako), etab.

2025ean Europako 6 proiektutan parte hartu genuen, hiri jasangarritasuneko 16 nazioarteko saretan, eta esparru askotako hainbat erakunderekin lankidetzan aritu ginen. Herritarrak aktibatzeko gure jardueretan 67 ikastetxetako 16,744 ikasle izan genituen eta eskolaz kanpoko 524 jarduera desberdinen bidez beste 20.270 pertsonarengana iritsi ginen.

Irakurri memoria hemen

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu