eues

Albistea

Udala eta ERAIKEN elkarlanean arituko dira eraikuntzan energia-eraginkortasuna sustatzeko

2017ko otsailean, Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Eraikuntzaren Institutuarekin (ERAIKEN), energia-eraginkortasunarekin lotutako ziurtapenak, prestakuntza eta zabalkundea garatu eta gauzatzeko.

Hitzarmenaz baliatuz eta Gasteiz, hiri hezitzailea programaren barruan, IGIk ingurumen-hezkuntzari buruzko lantegiak eskainiko dizkie Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei. 2017-2018 ikasturtean egitekoak diren lantegietan energia-kontsumoa murrizteko xedea duten teknologien erabilera irakatsiko zaie ikasleei, energia zentzuz erabiltzeko jarrerak eta gaitasunak sustatuko dira eta eraikuntza iraunkorrari buruzko sentsibilizazioa landuko da.

Jarduerak Eraikuntzaren Institutuan (ERAIKEN) egingo dira, eta lanbide heziketako ikastetxe horrek dituen instalazioak baliatuko dira.

  • Atezainaren etxebizitza izandakoa, zeina birgaitu egin baita, ia energia-kontsumorik ez duen eraikina izan dadin. Eraikinaren energia eskaera murriztu da, eta eraikinak berak sortzen du kontsumitzen duen energiaren zati handiena.
  • Passivhaus estandarrari jarraituz eraikitako eraikina. Ezaugarri hauek ditu: isolamendu termiko handia, infiltrazioen kontrol zorrotza, eta eguzki-energiaren aprobetxamendua klimatizazio hobea lortzeko; ondorioz, energia-kontsumoa % 70 inguru murrizten da ohiko etxebizitzen aldean.
  • Domo geodesikoa. Bertan konfort baldintzak lortzen dira argiztapen zein klimatizaziorako instalazioak minimora murriztuz.
  • ERAIKENek eguzki-energia atzitzeko dituen instalazioak.

Jardueraren barruan instalazioak bisitatuko dira, ikasleei irtenbide energetikoak ezagutarazteko eta horiek interpretatzeko. Hitzarmenaren bitartez, halaber, ERAIKENeko ikasleek Gasteizko Udalaren jabetzako eraikinen energia-auditoretzak eta ziurtapenak egiten eta horiek Eusko Jaurlaritzaren ziurtapenen erregistratzen lagundu dute beren prestakuntza-prozesuaren barruan.

2017an energia-eraginkortasunaren ziurtapen hauek egin dira:

Egindako ziurtapenak
Zk. Higiezina Energia CO2
1 Eraiken D C
2 Luis Dorao E D
3 Cervantes (Ariznabarra) E D
4 Adurtza (Severo Ochoa) D C

2018an ERAIKENeko ikasleek energia-eraginkortasunaren ziurtapen hauek egitea aurreikusi da:

Egingo diren ziurtapenak
Zk. Higiezina Energia CO2
1 Pio Baroja
2 Ekialde
3 Miguel Unamuno BHI
4 Ramiro Maeztu
5 Gamarrako sukaldaritza eskola

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala