Tornay Medikuaren kalea oinezkoentzako kale bihurtu zuen Gasteizek 'Hiria nire autoa gabe' eguna dela eta
“Hiria nire autoa gabe” eguna ospatu zuen Gasteizek irailaren 22an, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barruan. Judimendiko Tornay Medikuaren kalea oinezkoentzako bihurtzeko entsegua erabaki zuen Udalak, ekimenarekin bat egiteko.
Informazio-stand bat izan zen bertan, eta kalea eraberritzeko proiektua erakutsi zitzaien bizilagunei. Gainera, “Bai, igoko naiz + 10” erakusketa bertara eraman zen Loma Jeneralaren plazatik.
Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, doako hainbat lantegi antolatu zituen espazio horretan; besteak beste, 0 km-ko sukaldaritza-lantegi bat eta txikientzako irakurketa-lantegi bat. Gizarte-etxeko ludoteka ere bertara gerturatu zen.
Nagusiek, berriz, nordic walking lantegi batean parte hartu ahal izan zuten. Gainera, zonako hainbat dendek kalera atera zituzten beren produktuak, eta zuzeneko musika izan zen, DJekin. Azkenik, zonan aparkatutako TUVISAren autobus batean, mugikortasun iraunkorraren inguruko argazkigintza-lantegi bat izan zen, Arabako Argazkilarien Elkartearekin elkarlanean, “Iruditan mugitzen naiz” izenburuarekin. Jarduera guztiak Judimendiko auzo-elkartearekin eta zonako beste kolektibo eta denda batzuekin elkarlanean antolatu ziren, hala nola, Eriden, Koopera eta Cáritasekin.