eues

Albistea

Tona bat CO2 isurketa aurreztu dira udal langileentzako bizikleta elektrikoen mailegu zerbitzua abian jarri zenetik

San Martingo bizikletak

2021eko abenduan 8.150 km egin ziren Gasteizko Udalaren bizikleta elektrikoen erabilerarekin, hau da, tona bat CO2 isurketa aurreztu dira.

San Martingo bulegoetako udal-langileentzako bizikleta elektrikoen zerbitzua 2020ko otsailean hasi zen martxan, eta San Martin eraikineko langileei alternatiba jasangarri bat eskaintzen die udal-automobil-flotaren aurrean, laneko joan-etorrien beharrizanei erantzun ahal izateko.

SmartEnCity proiektu europarraren diruari esker, Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, bizikleta elektrikoak maileguan uzteko estazio automatizatu bat jarri zuen martxan udal langileentzat, esperientzia pilotu moduan. Ordutik, 69 erabiltzailek eman dute alta zerbitzuan.

Langileen lankidetzari esker, probetan zehar sortu diren gorabeherak identifikatu eta zerbitzua hobetu ahal izan da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala