Sorbonako C40 eta ETI katedrak bultzatutako 'Green and Thriving Neighborhoods' nazioarteko programan Gasteiz 22 hiri pilotuetako bat izango da
C40 sareak klima-aldaketaren aurka konprometitutako munduko hiri nagusiak biltzen ditu (gehienak hiriburu handiak dira, hala nola New York, Londres, Paris, Bartzelona, Sidney, Auckland...), eta Gasteizko hiriburua aukeratu du "Green and Thriving Neighbourhoods" programa garatuko duten munduko 22 hiri pilotuetako bat izateko. C40k CEAk proposatuta hautatu du Vitoria-Gasteiz.
Ekimen honetan Sorbonako ETI Chair ere parte hartzen ari da, eta Gasteiz pilotu gisa integratu du Bartzelona, Bogota, Bartzelona, Kopenhage, Istanbul, Milan, Paris, Rio de Janeiro, Txileko Santiago, Shenzhen, Stockholm, São Paulo, Vancouver eta beste hainbat hirirekin batera. Helburua da auzo mailan espazio publikoa eraldatzeko ekimenak gauzatzeko euskarri teknikoa jasotzea, hirigintza eta mugikortasun eta espazio publiko inklusiboagoa, hurbilagoa, osasungarriagoa eta giza mailakoa sustatzeko. C40k auzo-proiektuetarako finantzaketa-aukerak aztertzen ere lagunduko die hiriei.
C40k, 22 proiektu pilotu horiei laguntza teknikoa emateaz gain, profesionalen nazioarteko sare bat sortuko du hautatutako hiri pilotuen artean ezagutzak trukatzeko eta komunitatearen osasuna eta ongizatea sustatzen duten auzo berde eta oparoak eraikitzen eta hedatzen laguntzeko.
Gure hiria ekimen horrekin lotzea aukera bikaina da hiriko hainbat auzotan Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean islatutako espazio publikoaren eredua gauzatzen jarraitzeko.
Informazio gehiago: C40 announces 22 Green & Thriving Neighbourhood pilot projects - C40 Cities.