eues

Albistea

Paisaiari buruzko Vitoria-Gasteizko IV. Hiri Foroa

Martxoaren 27an Paisaiari buruzko Vitoria-Gasteizko 4. Hiri Foroa hasi zen, "Paisaiak sarean: Bio-eskualdean txertatutako hiri azpiegitura berderantz" lelopean.

Laugarren edizio honen gaia eta helburuak "azpiegitura berdea" deritzon kontzeptuaren, garapenaren eta aplikazioen inguruan egituratuko dira. 2012ko egitarauak hiri eta eskualde esparruetan integratutako sistema berde hauen ikuspegi globala eskaini nahi du, arkitektura, hirigintza eta paisaiaren ekologia bezalako diziplinetatik abiatuta hurbilketa kontzeptual eta metodologiko bat gauzatuz, eta esku hartzeko eremu eta eskala osagarrietako aplikazioak aztertuz, espazio publikotik eta hiri inguruetatik bio-eskualdera.

Foroak hainbat hitzordu ditu urriraino: jardunaldi teknikoak, mintegiak, lantegiak eta biltzarrak antolatu dira bere egitarauean. Lehen hitzordua martxoaren 27an izan zen, hain zuzen "Ingurumen diseinuaren teknikak eraikuntzaren eta hiri berrikuntzaren alorrean" izeneko jardunaldi teknikoa.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala