eues

Albistea

Orain arte gurean inoiz ikusi ez diren orkideen 4 espezie aurkitu dira udalerrian

<i>Himantoglossum robertianum </i><i>loreak</i>

2013. urtean hasi zen Gasteizen orkideen ikerketa Herritarren Zientziaren Programaren barruan. Hirian martxan jarritako lehen programa izan zen, Olarizuko Lorategi Botanikoak, Eraztun Berdea eta Biodibertsitatearen atalak eta IGIk sustatutako hau. Geroztik, 80 pertsona baino gehiagok parte hartu du, hiri barneko zein inguruko parkeetan, edota udalerriko Interes Komunitarioko Habitatetan dauden orkideen populazioak ezagutzeko helburuarekin.

Parte hartzaileek basa-orkideak identifikatzeko ikastaroa jasotzen dute urtero, leku ezberdinetan langiketak egiten hasi aurretik. Ondoren egiten dituzten ekarpenei esker, espezie ezberdinei buruzko 1200 agerpen datu baino gehiago lortu dira, 50 espezie identifikatu eta udalerriko landare katalogoan ezezagunak ziren 4 espezie berri eta 12 hibrido gehitu dira. Aipamen berezia merezi dute Araban aurkitu diren Himantoglossum robertianum espeziaren lehenengo bi kokapenak, zein Orchis italica eta Himantoglossum hircinum espezieentzako kokapen berriak, hirurak erkidego mailan babestutako orkideak baitira. Bestelako espezie arraroak ere aurkitu dituzte parte hartzaileek: Orchis provincialis, Listera ovata, Limodorum trabutianum eta Epipactis campeadorii, adibidez.

Datu berri horiei esker, orkideen biodibertsitatea eta eboluzioaren segimendua egin ahal izan da, eta horrek kudeaketa hobea eragin du parkeetako segetan: belarra gutxiagotan moztuta, hobeto kontserbatuko dira orkideak hiriko eta hiri inguruko parkeetan.

Olarizuko Lorategi Botanikoak, Orkideen Kontserbazio Programari buruzko artikulu bat argitaratu du SEBICOP elkarteak duen “Biodibertsitatearen egutegia” ekimenaren barruan, ekaineko hilabetean. Olarizuko Lorategi Botanikoak elkarte honen Heziketa eta Dibulgaziorako lantaldean parte hartzen du.

Espainiako Sociedad Española de Biología de la Conservación de Plantas (SEBICOP) elkarteak emaitza horiek kontatu ditu bere “Biodibertsitate egutegian”, ekaineko atalean. Horri buruzko artikulu osoa SEBICOPen webgunean dago.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala