eues

Herritarren zientzia

Orkideen Kontserbazio Programa

Orkideen Kontserbazio Programaren helburua Vitoria-Gasteiz udalerriko habitat naturaletan dauden orkidea populazioen jarraipena egitea da, udalerriko biodibertsitatearen egoeraren adierazle gisa, udalerriko herritarrek parte hartzeko programa bat diseinatuz eta ezarriz, eta honela, herritarrek orkideak kontserbatzeak duen garrantziaz kontzientzia hartu eta kontserbatze lanetan laguntza handiagoa eman dezaten.

Noiz: Urtero, apirilaren 15etik ekainaren 30era arte.


Izen-ematea:   Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu mezu bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.


Zertan datza?

  • Vitoria-Gasteizko udalerrian aurkitu daitezkeen orkidea espezieak identifikatzea.
  • Vitoria-Gasteizko udalerrian aurkitu daitezkeen orkidea espezieen katalogoosoa egitea.
  • Vitoria-Gasteiz udalerriko parke edo leku bakoitzerako orkidea espezieen inbentarioa egitea.
  • Eraztun Berdeko parke edo udalerriko leku bakoitzean dagoen espezie aberastasunaren arabera, orkidien jarraipenerako lursailak aukeratzea.
  • Populazio erroldak egitea, haien presentzia zenbatu eta populazio-dinamika ezagutu orkideen kontserbazio-egoera ebaluatu ahal izateko.
  • Orkidea populazioen jarraipen fenologikoa egitea, haien bizitza zikloa ezagutzeko.
  • Polinizatzaileak identifikatzea.

Parte-hartzaile bakoitzak laginketarako lursail bat eskatu beharko du eta bertan urtekohiru bisita egin beharko ditu:

  • Lehenengo bisita apirilaren 15etik 30era.
  • Bigarren bisita maiatzaren 15etik 31ra.
  • Hirugarren bisita ekainaren 15etik 30era.

Gainera, aukerazko bisitak egin daitezke apirila, maiatza, ekaina, abuztu eta irailean. Abuztu amaieran edo iraila hasieran bisitaldi bat eginez gero, udazkeneko loraketa daukan Spiranthes spiralis orkidea bilatu daiteke, izan ere, Gasteizko Mendietan, Jundizeko mendixkan, Txagorritxu-Gazalbiden, Olarizun, Zabalganan, Jacinto Benaventen eta Batán-Mendizabalan topatu da.

Parte-hartzaile bakoitzak hiru bisitaldi egin beharko ditu bere partzelari goian aipatutako daten tarteen barruan. Aurkitutako espezieak identifikatu beharko ditu, ale kopurua eta hauen egoera fenologikoa adieraziz.

Laginketa egun bakoitzean deskargatu beharreko materiala:

  1. Checklist-a - Laginketa egunean beharrezkoa den material guztia gogoratzeko balio duen dokumentua.
  2. Landa-gida - Orkideen laginketa modu egokian gauzatzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen duen dokumentua.
  3. Landa-fitxa PDF (XLS) - Lagindutako partzela, data eta topatutako espezieak (ale kopuru eta hauen egoera fenologikoa) apuntatzeko dokumentua.
    Fitxak bidali behar izatekotan, hurrengo nomenklatura jarraitu beharko dute: Parkearen lehenengo 3 hizkiak letra larriz, gehi marratxo ertaina eta partzelaren izena eta laginketa gauzatu deneko data. Adibidez: ARM-Uleta16-31mayo.doc (Armentia-Uletako maiatzeko 2. hamabostaldiko fitxarako)

Parte-hartzaileek Atarian identifikazioarekin lagunduko dien material bibliografikoa mailegatzeko aukera dute. Baita ere Orkideen Whatsapp taldearen bitartez koordinatzaileari galdetu ahal zaio zalantzarik izanez gero, argazkiak bidaliz identifikazioekin laguntzeko.

Herritarren Zientziarako Parteahartze Sareak plataforma digital ezberdinak erabiltzen ditu, parte hartzaile guztien datuak modu estandarizatu batean gorde eta ondoren koordinatzaileak datuak analizatzeko. Orkideen laginketen emaitzak iNaturalist webgunean igotzen dira, ordenagailuen web-gunearen bitartez https://www.inaturalist.org/ edo iNaturalist.app gailu mugikorren aplikazioaren bitartez.

Prozesu honetan zehar laguntza izateko protokoloa:

Mugikorreko iNaturalist.app aplikazioa askoz praktikoagoa da, datuak laginketa egiten den bitartean sar baitaitezke.

Kasu bietan, datuak sartu baino lehen kontu bat sortu behar da datu pertsonalekin. Honela, laginketa bat gauzatzen den guztietan gordeta geratzen da laginketa gauzatzen duenaren izena. Datuak sartzea erraza eta azkarra da.

Datuak mugikorreko aplikazioarekin igotzea aukeratzekotan, mugikor, tablet edo ordenagailu bakoitzak bere formatua izango du. Beraz, aurreko atalean agertzen den protokoloari esker datuak igo ezin badira, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org posta-helbidean galdetu edo Atarira joan laguntza eske.

Datuak aplikazioan irailak 30 baino lehen erregistratu beharko dira.

Emaitzak

Urteko memoriak

Orrialde: 1/1 |

Argazkiak

Orkideen HZ / CC orquídeas

Behaketen mapa

Aurreko urteetako behaketen mapa

Orrialde: 1/1 |

Datos abiertos

Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

Descubre más >

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala