Mugikortasun Iraunkorraren eta Espacio Publikoaren Planak 2025erako 23,5 milioi inbertitzea planteatzen du mugikortasun iraunkorrean
Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren berrikuspenaren onespena tramitatuko du Gasteizko Udalak, non finkatuko baitira 2025era arte garatu beharreko proiektuak. Tokiko Gobernu Batzarrak onetsiko duen tresna hori, zein dagoeneko aurkeztu baitzaio Eusko Jaurlaritzari, azter dezan, nahitaezkoa da Klima-Aldaketaren Legearen arabera. 2025era arteko indarraldia izango du araudiak, eta urte horietako planifikazioa jasotzen du.
Dokumentu horretan, Udalak 50 ekintza zehatz inguru aurreikusten ditu, 2025 baino lehen egin beharrekoak. 23,5 milioiko inbertsioa aurreikusten da. Esaterako, 6,2 milioi bizikleta-azpiegiturak hobetzeko, 1,5 milioi 2025 baino lehen gauzatu beharreko bide-segurtasuneko jarduketetarako eta auzoetan superetxadiak ezartzen jarraitzeko 5 milioi euroko inbertsioa egingo da. Gaurtik aurrera, txostena eskuragarri dago Udalaren webgunean.
Bartzelonako Ekologia Agentziak diseinatu eta azken hilabeteetan elkargunean landutako Mugikortasun Planaren berrikuspen-agirian oinarritzen da plana. “Eta Sailaren hurrengo urteetako ibilbide-orria berbera izango da. “Orain arte egin izan den bezala” adierazi du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok. Zinegotziak gogorarazi duenez, “azken agintaldietan aurreikusita zegoen moduan egin da lan, tranbia hegoaldera, Salburura eta Zabalganera luzatu da batetik, eta BEI ezarri da bestetik. Baina auzoetan oinezkoentzako gune eta espazio publiko herritarrekiko atseginago gehiago jorratu ditugu, Zabalganeko super-etxadiak egin ditugu, bide-segurtasuneko jarduketak burutu, batez ere eskola-inguruetan, eta TUVISAren dituen zerbitzuak hobetu ditugu”, eman ditu adibide, beste batzuen artean. “Lantzen dugun eredua, gainera, Europak berretsi du, diru-laguntza kopuru garrantzitsu batekin”, esan du zinegotziak.
Gobernu Batzordeak izapidetuko duen planak gutxi gorabeherako aurrekontua ezartzen du 50 ekintzentzako. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: 6,2 milioi, bizikleta-azpiegiturak hobetzeko; 5 milioi, udal-ibilgailuen flota elektrifikatu eta arrazionalizatzeko; 5 milioi, Gasteizen super-etxadiak egiteko; 2 milioi aparkaleku-eskaintzaren kudeaketa berrantolatzeko; 1,5 milioi bide-segurtasunetarako; 1,5 milioi, hiriaren erdigunean emisio txikiko eremu bat ezartzeko; beste milioi bat, oinezkoen ibilbideen oinarrizko sarea sendotu eta hobetzeko; eta 425.000 euro, eskolarako joan-etorri seguruak egiteko programa bat garatzeko ere.
Mugikortasun Plana berrikusteko prozesuan herritarrengandik eta gizarte-eragileengandik jaso diren ekarpen ugari sartu dira agirian. Era berean, dagoeneko eginda dauden jarduketa batzuk kendu egin dira —BEI ezartzea eta tranbia hegoaldera eta Salburura hedatzea—, baita 2025. urtea baino lehenago egingo ez diren baina uko egiten ez zaien beste batzuk ere. Arau-eskakizunei erantzuteko jarduketarik ere gehitu da, hala nola emisio baxuko eremu bat ezartzea.
> Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espacio Publikoaren Plana