eues

Albistea

Maiatzaren 21etik 23ra INTENSIFY europar proiektuaren bilera egingo da Gasteizen

Vitoria-Gasteiz, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren eskutik, INTENSIFY proiektuan parte hartzen ari da Europako beste zenbait hirirekin elkarlanean, konponbide berritzaileak bilatzeko karbono igorpenen alorrean. Hiriek gaur egun duten erronka handienetako bat da karbono dioxidoaren sorrera eta kutsadura.

Maiatzaren 21etik 23ra gure hiria proiektuaren bilera baten egoitza izango da. Bilera horrek plataforma sozial digitalen erabilera izango du aztergai. Proiektuan sare sozialen erabilera proposatu da herritarren artean kontzientziazio handiagoa lortzeko beren karbono aztarna murrizteko beharraz.

Proiektuak toki handiagoa eman nahi diete herritarren talde eta erakundeei eta tokiko agentei. Talde horiek tokiko politikak hobetzen lagun dezaten eta komunitateen portaera alda dadin bilatu nahi da.

Europako Batasuna eta hura osatzen duten eskualde eta udalerriak behartuta daude, nazioarteko hitzarmenen ondorioz, beren karbono igorpenak murriztera. Hala ere, agintari publikoek ezin dute beren kabuz helburu hori osorik erdietsi, igorpenen ehuneko txiki baten erantzule besterik ez baitira. Helburuak hain dira handinahiak, herritarren jokabideen aldaketa esanguratsua ere behar dela.

Proiektuan zehar, hiri bakoitzean karbono igorpenak murrizteko dauden planak analizatuko dira. Ondoren, plan horiek hobetzeko praktika onak proposatuko dira herritarren parte hartzearen alorrean. Horretarako, bisitak antolatuko dira hirietara eta lantegi espezializatuak egingo dira.

Proiektua bost urtez luzatuko da eta 2023an amaituko da. Bere aurrekontu osoa 2.092.955 €-koa da, Interreg Europe programak finantzatutakoa, eta horietako 249.997 € Gasteizentzat izango dira. Parte hartzen duten gainerako hiri eta eskualdeak honakoak dira: Cork (Irlanda), Milton Keynes (Erresuma Batua), Treviso (Italia), Trnava (Eslovakia), Almada (Portugal), Zadar (Kroazia) eta Dessau-Roßlau (Alemania).

> Proiektuaren webgunea

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala