235 pertsonak erakutsi dute kargako bizikleten maileguko kanpainan parte hartzeko interesa

Familiek egiten dituzten joan-etorri gehienak (haurrak eskolara eramatea, erosketak egitea, parkera joatea edo mandatuak egitea) ibilgailu pribatuan egiten dira, nahiz eta ibilbide horietako asko kargako bizikleta elektrikoetan egin daitezkeen. Bizikleta horiek aukera ematen dute txikiak, adinekoak edo objektuak modu seguru eta erosoan garraiatzeko, familientzako alternatiba erreal eta jasangarria eskainiz.
Irailean, CEAk kanpaina bat abiatu zuen Gasteizko familiek mota horretako ibilgailu bat erabiltzeko duten interesa ezagutzeko. Hasierako ideia izan zen 16 familiak kargako bizikleta bat probatu zezaten hilabete eta erdiz. Ekimenak izan duen arrakastaren ondorioz, 235 pertsonak eman dute izena guztira. Eskatzaileek zenbait galdera erantzun behar izan dituzte (adibidez, etxean bizikleta gordetzeko tokirik ba ote zuten), eta horrela egindako iragaztearen ondoren, 82 pertsona geratu dira azken zerrendan.
Zoritxarrez, aurten ez da posible izango jasotako eskari guztiei erantzutea, baina hasierako 16 plazak 24 plazara arte handitu dira.