Kargako bizikletak doan probatzeko aukera izango dute VGbiziz sarearen erabiltzaileek
Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, bi kanpaina berri abiarazi ditu, kargako bizikletak proba daitezen, hirian. Berrikuntza gisa, horrelako bi ibilgailu erabilgarri egongo dira, sei hilabetez, VGbiziz sareko edozein erabiltzailek probatzerik izan dezan.
Lehenengo kanpainaren bidez, horrelako bi ibilgailu bi astez maileguan uztea planteatzen da, 12 partikularri edo enpresa eta entitateetako kideei.
Gainera, kargako bizikletak mailegatzeko zerbitzu bat jarriko da abian, VGbiziz sareko edozein erabiltzailek baliatu ahal izango duena. Kargako bi bizikleta izango dira eskuragarri, edonorentzat. Bizikleta bana, hain zuzen ere, Hedegile kalean eta autobus-geltokian. Sei hilabeteko proba pilotua izango da, ibilgailu horiek VGbiziz sarearen erabiltzaileen artean eskaririk duten jakiteko. Doakoa izango da.
Informazio gehiago: https://www.vitoria-gasteiz.org/ebiziz, vgbiziz@hotmail.com helbidera idatziz edo 611444146 telefonora deituz.
CityChangerCargoBike
Horizon 2020 programako CityChangerCargoBike proiektu europarraren barneko ekimena da. Hiriguneetan kargako bizikletak eskala handian sartzea eta erabiltzea hirientzat oso ekintza onuragarria dela nabarmendu da. Bizikletaren bidezko mugikortasunaren irudiak hobera egiten du, joan-etorrietan erabiltzen dituzten pertsonen kopurua areagotu egiten da, hiri-espazioa modu eraginkorragoan erabiltzen da, eta airearen kalitatea, segurtasun-mailak eta bizi-kalitatea hobetzen dira. Hala ere, irtenbide berritzaile hori oso hiri gutxitan dago presente, eta, kasurik onenean, Europako hiri batzuetan, hasierako fasean. Ahalmen osoa ez da oraindik gauzatu Europako inongo hiritan.
Gaur egun, hirietako salgaien garraioaren ia % 100 ibilgailu motordunen, autoen, motorren, furgoneten, merkataritza-kamioien eta abarren bidez egiten da, nahiz eta merkantzia arin ia guztiak oso distantzia laburretan garraiatzen diren. Era berean, herritarrek automobil pribatua erabiltzen dute aisialdiarekin, erosketekin edo mandatu txikiekin lotutako erabilerarako. Kasu batean nahiz bestean —komertziala nahiz partikularra— kargako bizikletak erabil litezke.