Albistea

Klima aldaketara egokitzeko JUST4CARE europar proiektu berrian parte hartzen hasi da CEA

Azaroaren 5 eta 6an JUST4CARE proiektuaren hasierako bilera egin zen Madrilen. Horizon Europe programak finantzatzen du proiektua, eta Vitoria-Gasteizek, CEAk ordezkatuta, hiri erreplikatzaile gisa jardungo du bertan.

Proiektuak "egokitzapen inklusiboa" deritzona analizatuko du 2028ra arte, alegia, hiriek eta eskualdeek nola integratzen dituzten baztertuen eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden taldeen iritziak eta parte-hartzea klima aldaketara egokitzeko politiketan.

Ikuspegi berri hori klima ekintzari buruzko Europako politikekin lerrokatuko da, eta balioespen elementu bat izan daiteke Bidezko Trantsizioko Funtsa artikulatzeko.

Vitoria-Gasteiz BC3-Basque Centre for Climate Change zentroaren koordinaziopean arituko da proiektuan, Madril, Budapest, Zagreb, Çankaya, Oslo, Utrecht, Krakow, Bilbo eta Valentziarekin batera.

Interesa dakizuke