INTENSIFY europar proiektua bigarren fasera iritsi da
INTERREG europar programaren baitako INTENSIFY proiektuaren lehen fasea amaitu da. Karbono igorpenak murriztea eta murrizketa hori tokiko komunitateen ahalduntzearen bidez lortzea da proiektuaren helburua. Horretarako, besteak beste, Ekintza Plan bat (RAP izenekoa) sortu da etxebizitzetan eta udal ekipamendu publikoetan energia trantsizioa bultzatzeko.
Gasteizko Udala Europako eskualdeen arteko kooperaziorako proiektu horretan parte hartzen ari da Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bidez. Bazkideek karbono gutxiko ekonomiaren inguruko ezagutzak eskuratu dituzte gaikako topaketen eta landa bisiten bidez, eta bazkideen artean estrategiak eta praktika onak trukatu dituzte.
Ezagutzen truke hori funtsezkoa izan da RAP dokumentua idazterakoan. Bi ekintza bildu dira dokumentuan:
- Eraikin pribatuak birgaitzeko programa
- Udal instalazioetan trantsizio energetikorako neurriak abian jartzeko programa
INTENSIFY proiektuaren bigarren faseak bi urteko iraupena izango du. Planaren segimendua eta monitorizazioa gauzatuko dira denbora tarte horretan, eta horretarako, Planaren helburuak zenbatesteko erabiliko den adierazle multzo bat sortu da.