eues

Albistea

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak inkesta bat osatuko du Gasteizko bizikleta eta patinen erabiltzaileen profila hobeto ezagutzeko

Bizikletak eta patineteak Antso Jakitunean

Apirilaren 19an, ostirala, hasiko da bizikleten eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabiltzaileak karakterizatzeko inkesta baten landa-lana. Lan horrek 3 aste iraungo du. Inkesta horiek bizikleten eta patinen zirkulazioa eta aparkalekua erregistratzen den kaleetan egingo dira.

Aurretik, 2023an, beste azterlan bat egin zen oraingo inkestan galdekatu beharreko kolektiboa dimentsionatzeko. Orduan bildutako datuek ibilgailu mota horien erabiltzaileen profil orokorra ezagutzea ahalbidetu zuten, baina kolektibo bakoitzean askorik sakondu gabe. Orain, CEAk lagina handitzeko beharra planteatu du, talde bakoitzean fokua jarriz. Guztira, bizikleta erabiltzen duten 300 pertsonari eta MPIa erabiltzen duten 100 pertsonari egingo zaie inkesta. Inkestak kalean egingo direnez, laginketa-gune desberdinak sortuko dira auzo bakoitzean, auzoaren populazio-pisua kontuan hartuta. Inkestak lurraldearen aniztasuna kontuan hartuta banatzea da helburua, auzo bakoitzaren tamainaren arabera.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala