eues

Albistea

Hasi da Gasteizko enpresei ibilgailu elektrikoak uzteko kanpaina

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren printzipioekin bat etorrita, Gasteizko Udalak ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatu nahi du hirian, horrek dakartzan onurengatik: gasen emisio ia hutsa, zarataren murrizpena, etab. Kontua ez da kaleko ibilgailuen kopurua handitzea, baizik eta motordun ibilgailuen parkea elektrifikatzea, egungo errekuntzako motorra darabiltzaten ibilgailuak pixkanaka kentzen hastea. Horretako ibilgailuak erabiltzeko egun dauden oztopoetako bat ezagutza eza da. Horren aurrean, egunerokoan salgaiak banatzeko edo beste zeregin batzuetarako ibilgailu-flotak erabiltzen dituzten enpresei ibilgailu elektrikoak uzteko kanpaina bat diseinatu du Udalak.

Gasteizko Udalak, Energiaren Euskal Erakundeak eta TUVISAk elkarrekin sortu dute ekimena, IBIL birkarga-kudeatzailearen eta ibilgailu elektrikoan tokiko saltokien laguntzarekin. Kanpainaren baitan, ibilgailu elektriko bat utziko zaio astebetez zure enpresari, ibilgailuaren prestazioak aztertu ditzan, eta erabaki dezan zer moduz egokitzen zaien zuen zerbitzuen beharrei. Ibilgailu elektrikoarekin batera, TUVISAk aparkaleku-plazak utziko dizkio hartzaileari, Iradier Arenako edo Artiumeko aparkalekuan. José Mardones kalean ere utzi ahal izango du ibilgailua, eguneko 24 orduetan birkargatzeko puntu batez hornitua, batere kosturik gabe.

Auto elektriko baten entxufea.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala