eues

Albistea

Gautxori morea, gaueko autobus zerbitzua hobetzen lagundu dio CEAk TUVISAri

Gautxori morearen logoa

Gautxori moreak, TUVISAaren gaueko linea guztietan eskaeraren arabera autobusera igotzeko eta handik jaisteko zerbitzu pilotu berriak, ezarri du martxan jartzeko data: abenduaren 1ean izango da. Emakumeei eta 18 urtez azpikoei zuzendutako gaueko autobusa erabiltzeko modu berri horrek zer eskaintzen duen jakiten hasteko, app-a erabilgarri dago dagoeneko. Horren bidez, telefono mugikorra erabilita, Gautxorira igotzeko zer geltoki more erabili nahi den zehaztu ahal izango da. Horretarako, aplikazioa deskargatzeko, Google-ren edo Apple-ren App Store-etan “Gautxori morea” idatzi beharko da.

Gailu mugikorrean utilitate berria instalatutakoan, erabiltzaileak erregistratu egin beharko du oinarrizko bere datu pertsonalak (izena, telefonoa…) eta garraio-txartelaren zenbakia (BAT, Barik edo Mugi) emanez. Erregistro-prozesua amaitzeko, egiaztapen-kodea jasoko da. Hori sartutakoan, Gautxori erreserbatzeko appa erabili ahal izango da.

Erreserbatzeko prozesua erraza da: nahikoa da jatorriko eta iritsierako geltokiak aukeratzea. Ondoren, ibilbidearen eguna eta ordua zehaztu beharko dira. Informazio horrekin, aplikazioak aukeratutako bidaia erakutsiko du. Baieztatzen dugunean, erreserba burututa geratuko da. Autobusa geltokira iritsi aurretik, telefonoan jakinarazpena jasoko dugu. Autobusean gaudenean, “Gautxori morea” aplikazioaren bidez, ibilbidearen jarraipena egiteko aukera izango dugu.

Appak bakarrik emango du eskaeraren araberako igotzeko geltokiak zehazteko aukera. Autobusetik jaitsi ahal izateko, eskaera aplikazioaren bidez edo zuzenean gidariari esanez egin beharko da, orain arte egin izan den moduan.

Gautxori morearen proiektu honetan Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ere hartu du parte, EIT Urban Mobility europar ekimenaren bidez. Horri esker, Europako finantzaketa jaso ahal izan du. “Abendua hasteko, Gautxori morea zerbitzua jarriko dugu martxan, gaueko autobusera igotzeko eta jaisteko. Berritasun bat da geralekuen kopurua handitzea, zerbitzu hori eskatzeko app bat martxan jartzea eta Goikolarra bezalako eremuei arreta emateko Gautxoriren ibilbideak nabarmen hobetzea”, adierazi du TUVISAko presidenteak, Iñaki Gurtubaik.

Eskaeraren araberako geltokiak erabiltzaile guztientzat

Bestalde, TUVISAk eskaeraren araberako jaitsierak egokituko ditu gaueko G2 eta G3 lineetan aurrez gidariei hala eskatzen dieten pertsona guztientzat. G2 lineak eskaeraren araberako hiru jaitsiera-geltoki izango ditu (hirurak Goikolarra auzoan). Aldiz, G3 lineak era horretako geltoki bat izango du Armentian. Puntu horietan, ezingo da autobusera igo.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala