eues

Albistea

Gaurtik aurrera, gazteek eta gizarte eta ekonomia eragileek Klimaren eta Energia Iraunkorraren Planerako egiten dituzten ekarpenak jasoko ditu Gasteizek

Gaurtik aurrera, gazteek eta gizarte- eta ekonomia-eragileek Klimaren eta Energia Iraunkorraren Planerako egiten dituzten ekarpenak jasoko ditu Gasteizek. “% 100 energia herritarra” lemaren pean, Gasteizko Udala udalerriko klima- eta energia-politiken definizioan parte hartzeko eskatzen ari zaie herritarrei, hau da, PACES 2030 hirirako Klimaren eta Energia Iraunkorraren Planaren definizioan.

“Estrategia bat prestatu dugu Gasteizen klima-aldaketaren kontrako borrokari heltzeko, PACES 2030 izenaren pean, denon partaidetza funtsezkoa baita trantsizio energetikoan eta klima aldaketarako egokitzapenean aurrera egiteko“, nabarmendu du Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik prentsaren aurrean. Estrategiak bi ekintza-plan barne hartzen ditu: trantsizio energetiko integratuko plana (PATEI) eta klima-aldaketara egokitzeko ekintza (PAAC).

Une honetan, udal sailek, gizarte- eta ekonomia-eragileek eta herritarrek PATEIaren aurrerapenari ekarpenak egiteko aukera dute, eta ekintza ildoak hobetzeko.

INTENSIFY proiektu europarraren barruan, Udalak animatu egin nahi ditu udalerriko herritarrak, enpresak eta entitateak esku hartzera PATEI 2030 eraikitzearekin batera egin den partaidetza-prozesuan zehaztuz joan diren sektoreetan krisi klimatikoari aurre egiteko ekintzarik egokienak zein diren erabakitzeko eztabaidan.

Gasteiz iraunkorrago baten aldeko 41 ekintza, 5 sektoretan

Hasteko, 41 ekintza proposatzen dira estrategia horretan, 5 sektore hauetan banatuta:

  • energia berriztagarria sortzea,
  • industria- edo bizitegi-eraikinak zein hirugarren sektorekoak birgaitzea,
  • mugikortasun iraunkorra,
  • gobernantza eredu berriak,
  • udal ekipamendu eta zerbitzuak.

Vitoria Gasteiz Green Deal

“Ekintzok, eta horien finantzaketa, gako izango dira hiriaren etorkizunean, gasteiztar belaunaldi berrien bizitzan eta planetaren etorkizunean, trantsizio ekologikorako prozesu horretan“, azaldu du alkateordeak. Ildo horretatik, Ana Oregik azpimarratu du: “Vitoria-Gasteiz Green Deal itunean lanean jarraitu nahi dugu, gure hiriburu berdea nazioarteko erreferente bihurtu duten jarraibideei lotuz: etorkizunerako ikuspegi partekatua, ausardia politikoa, udal taldearen lidergoa, enpresa eta eragile ekonomikoen inplikazioa eta energia % 100 herritarra“.

Herritarrek bide hauetatik hartu ahalko dute parte eraikuntza partekatu horretan:

  • PATEIarekin lotutako ikuspuntuak, ekarpenak eta iradokizunak transicionenergetica@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora helaraziz:
  • PATEIari buruzko eztabaida-espazio irekietan parte hartuz.
  • Gasteizko gazteak. Ekainaren 29an, asteartea, 17:00etatik 19:00etara, Zabalganeko gizarte-etxeko plazan. Taldean hausnartu ondoren, gazteenen nahiak eta beldurrak adierazteko horma-irudia margotuko da.
  • INGURUMEN ELKARGUNEA, uztailaren 30ean, asteazkena, 17:00etaik 20:00etara, Montehermoso jauregian eta bertako lorategian.
  • ETORKIZUNEKO IBILALDIA: Nolakoa izango da gure auzoa 2030ean? Adituen eta auzoko bizilagunen eskutik, espazio publikoan barrena ibiliko gara, trantsizio energetikoaren erronkei aurre egiteko eta klima-aldaketari egokitzeko gure kale eta plazetan zein gure etxeetan zein aldaketa egin behar dugun identifikatzeko. 2021eko iraila.
  • PAAC- klima-aldaketara planari buruzko partaidetza-prozesua. 2021eko iraila.

Antolatutako ekintzetan parte hartzeko, 609039939 telefonora deitu, edo transicionenergetica@vitoria-gasteiz.org helbidera idatzi.

PATEI 2030

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala