Gasteizko Udalak bat egin du Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Euskal Itun Sozialarekin
Klima aldaketa gure garaiko erronkarik handienetako bat da, eta, horregatik, arlo horretako politika publikoak indartzeko unea da, energiaren eta klimaren trantsizioan elkarrekin aurrera egiten lagunduko digun esparru komun baten bidez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailak Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Euskal Itun Soziala sinatzea sustatu du, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legearen esparruan.
Akordio estrategiko hori elkarrizketarako eta erantzunkidetasunerako tresna bat da, eta erakundeak, enpresak eta herritarrak batzea du helburu, deskarbonizaziorako eta 2050era bitarteko emisio garbietarako bidean elkarrekin aurrera egiteko. Horrela, Gasteizko Udalak askotan sustatu duen helburu bat beteko da: maila anitzeko gobernantza eratuko da ikuspegi sektorial huts batetik landu behar ez den gai batean.
Herritarren hausnarketarako eta sentsibilizaziorako prozesu hori gizarte gisa ditugun premia eta erronka nagusiak ulertzeko jarri dugu abian; izan ere, udalok, herritarrengandik hurbilen gauden erakunde garen aldetik, funtsezko zeregina bete behar dugu prozesu horretan. Lehenengo ekintza gisa, material eta tresna praktiko batzuk erabiliko dira herritarren proposamenak eta iritziak jasotzeko. Ekimen hori laster jakinaraziko da.