eues

Albistea

Gasteizko Industrialdeetarako Mugikortasun Planaren jarduera proposamenen zirriborroa argitaratu da

Gamarrako industrialdearen ikuspegia

Gasteizko udalak bere udalerriko Industrialdeetarako Mugikortasun Plan bat garatu du, Gasteizen lanerako mugikortasun moduen orientazioa moldatzeko premia ikusi baita. Planak 1.500 hektarea baino gehiagotan, 2.500 enpresa baino gehiagotan eta gutxi gorabehera 37.000 pertsonatan du eragina.

Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren berrikuspena gidatzen duten printzipio zuzentzaileen arabera, lanerako mugikortasun sistema seguruagoa, osasungarriagoa, lehiakorragoa, unibertsala eta jasangarria sortzea da helburua.

Duela zenbait hilabete, industrialdeen mugikortasunaren diagnostikoa aurkeztu zen, eta hortik abiatuta, Plana gauzatzeko lerro estrategikoak eta jarduera neurriak proposatu dira eta jarduera proposamenen zirriborro batean jaso dira. Zirriborro hori honako estekan dago.

Laster Mugikortasun Elkargunearen saio baterako deialdia egingo da, zirriborro horretan proposatu diren jardueren edukia, irismena eta zentzua azaldu eta eztabaidatzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala